Sagardoaren lurraldea

Izetatarren sagardoa

Descripción

Gotzon Iruretagoienak Izetako sagardoa eskaintzen zuen bitartean, aurtengo uzta nolakoa den azaldu zigun. "Ustez ona, gero sagardoak aldaketak izaten dizkik eta ikusiko diagu. Oraingoz jendea bazetorrek eta hori duk garrantzitsua". Txotx garaia hasia da eta "apertura lehengo ostiralean egin genuenetik jendea hasi da animatzen. Norberak sagardoa hartzea eta sortzen den giroa oso gustoko izaten dik jendeak.

sidrería izeta sidra

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-01-27
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009783

Texto completo

Gotzon Iruretagoienak Izetako sagardoa eskaintzen zuen bitartean, aurtengo uzta nolakoa den azaldu zigun. «Ustez ona, gero sagardoak aldaketak izaten dizkik eta ikusiko diagu. Oraingoz jendea bazetorrek eta hori duk garrantzitsua».

Txotx garaia hasia da eta «apertura lehengo ostiralean egin genuenetik jendea hasi da animatzen. Norberak sagardoa hartzea eta sortzen den giroa oso gustoko izaten dik jendeak. Hori behar diagu, etor daitezela». Aditu asko omen dago sagardoaren inguruan ere, «bakoitzak bere gustua izaten dik eta hor ibiltzen dituk euren artean eztabaidan zein den hobea erabakitzen». Gotzonek gomendio hau ematen digu bukatzeko, «orain txotxetik edan behar da, garai aproposa da. Noski etxean ez da posible eta horrelakotan botila eraman beharko dute. Baina ahal dutenean sagardotegietara joan eta txotxetik edan dezatela».