Santo Tomas azokarekin gozatzeko aukera igandean
Descripción
Noaua! Kultur Elkarteak, Udalaren laguntzaz antolatuta, Santo Tomas azoka antolatu du herriko pilotalekuan igande honetan. Santo Tomas egunaren bezperan, beraz, festa giroa izango da nagusi . Beste behin ere herrian hain preziatuak diren bertako bi produkturen lehiaketa egingo da, sagardoa eta babarruna, eta herriko sagardogileen sagardoa proba-tzearekin batera txistorra eta taloa jateko aukera ere izango da.
ocio feria concurso de la alubia degustación gastronomía concurso de sidra sidra santo tomás usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aranberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2016-12-16
- Clasificación: 5.4. Ferias
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009781
Texto completo
Noaua! Kultur Elkarteak, Udalaren laguntzaz antolatuta, Santo Tomas azoka antolatu du herriko pilotalekuan igande honetan. Santo Tomas egunaren bezperan, beraz, festa giroa izango da nagusi . Beste behin ere herrian hain preziatuak diren bertako bi produkturen lehiaketa egingo da, sagardoa eta babarruna, eta herriko sagardogileen sagardoa proba-tzearekin batera txistorra eta taloa jateko aukera ere izango da.
Izan ere, goizean zehar festa giroa izango da nagusi herriko pilotaleku inguruan. Alde batetik txistorra eta taloa egongo dira salgai eta, lehiaketan parte hartuko duten sagardo ekoizleen sagardoak proba-tzeko aukera ere izango da bertan egongo diren postuetan. Horrez gain, postu desberdinak ere topatuko dituzte bertaratzen diren guztiek: Noaua! Kultur Elkartearena, Udarregi ikastolako ikasleena, Etumeta AEK euskaltegiarena, herriko ekoizleena, etab.
11:00etan izango da azokaren irekiera eta hortik aurrera postu desberdinetatik pasatzeko aukera izango da. 12:00etan Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da, 'Amona Tomaxak Donostiara joan behar izan zuenean zer gertatu zitzaion' kontatuko duelarik. Eguerdirako, berriz, Orbeldi dantza taldeko kideen emanaldia iragarrita dago eta 12:30ean Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira izango da Zumarteko txistulariekin, udaletxe aurretik abiatu eta frontoian amaitzeko.
13:15ak aldera, Nafartarrak taldeak Zuberoako ikastolak lagun-tzeko antolatu duen elkartasun kanpainaren amaierako ekitaldia egingo da.
Hala ere, babarrun eta sagardo lehiaketak izan ohi dira Santo Tomas azoka honetako bereizgarri nagusiak eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Hainbat babarrun eta sagardo ekoizle animatu dira aurreko urteetan bezala bi lehiaketetara.
Etxean edo baserrietan egiten den sagardoak izango dira guztiak, herriko ekoizle txikienak. Izan ere, sagardotegiak ez dira sartzen lehiaketa honetan. Iaz, Harkaitz Portularrumeren sagardoak eskuratu zuen lehen saria, bigarren postua Mila Aizpuruak egindako sagardoak eskuratu zuen eta Manuel Aizpuruaren sagardoak hirugarrena.
Babarrun lehiaketari dagokionez, parte hartzaile bakoitzak kilo bat babarrun aurkezten du eta lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan. Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak. Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa. Berdintasuna: tamainaz, kolorez. elkarren berdinak izatea. Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore estali edo aldatua izan bada lehiaketatik kanpo utziko da). Eta garbitasuna: partikula arro-tzik ez izatea.
Iaz, Olarri baserriko Joxe Kruz Matxainek eskuratu zuen txapela. Bigarren saria Eneko Bereziartuaren babarrunarentzat izan zen eta hirugarren postua, berriz, Manuel Aizpuruarentzat.
Sariak hauexek izango dira bi lehiaketetan: 1. saria: 150 euro eta txapela, 2. saria: 90 euro eta kopa eta 3. saria 50 euro.