Sagardoaren lurraldea

Umeen eguna, txekorra eta sagardoa Andramari jaiei hasiera emateko

Descripción

Atzo gibel jatearekin festetarako motorrak berotu ostean, gaur festei hasiera ofiziala emango zaie Zerainen. Egun guztian zehar haurrak izango dira protagonista eta iluntzetik aurrera, denek gozatzeko moduko jaia hasiko da sagardo eta txekorraren bueltan. Goizeko 11etatik aurrera haurrentzako puzgarriak egongo dira plazan. 11:30etan eliz atzetik bueltan korrika saioa egingo dute umeek.

ocio degustación fiestas sidra zerain

Ficha

  • Autor: Ion Muñoa
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-08-14
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009780

Texto completo

Atzo gibel jatearekin festetarako motorrak berotu ostean, gaur festei hasiera ofiziala emango zaie Zerainen. Egun guztian zehar haurrak izango dira protagonista eta iluntzetik aurrera, denek gozatzeko moduko jaia hasiko da sagardo eta txekorraren bueltan.

Goizeko 11etatik aurrera haurrentzako puzgarriak egongo dira plazan. 11:30etan eliz atzetik bueltan korrika saioa egingo dute umeek. Eguerdian, play back emanaldia izango da plazako oholtzan eta ondoren haurren bazkaria Mandion. Arratsaldeko 4etatik aurrera jokoak eta buruhandiak izango dira, eta arratsaldeko 6etan apar festa berezia egingo da.

Iluntzeko 8etan, pregoiaren ondoren sagardo edanarekin eta txekor jatearekin hasiko dira aurtengo festak ofizialki. Aurten, haragirik jaten ez dutenentzat pintxo bereziak ere egongo dira. Gaueko 10etatik aurrera Gau Argi taldearekin erromeria egingo da eta ondoren, Sukarra 37 musika taldearen emanaldia izango da goizaldera arte.

Andramari jaiak hasi dira Zerainen eta herriko nahiz kanpokoek izango dute non eta zertan gozatua datozen hiru egunetan.