Hamabost sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera
Descripción
Maiatzeko azkeneko larunbatarekin etorri da aurtengo Udaberri Jaia. Doneztebe plaza dotore zegoen atzo XXVI. edizioa behar bezala ospatzeko. Horretarako, antolatzaileek gogoz lan
ocio degustación santesteban sidra fiesta de la primavera
Ficha
- Autor: Goizarin
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2015-05-31
- Clasificación: 5.8. Otros
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009771
Texto completo
Maiatzeko azkeneko larunbatarekin etorri da aurtengo Udaberri Jaia. Doneztebe plaza dotore zegoen atzo XXVI. edizioa behar bezala ospatzeko. Horretarako, antolatzaileek gogoz lan egin zuten dena pronto jartzeko. Aurtengoa ere egun osoko festa izan da, Girizia Elkarteko Kultur eta Kirol sailak antolatu duena, Udala, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko taberna eta komertzioen laguntzaz. Goizeko azokarekin eman zitzaion hasiera egunari. Gero, Oiartzungo baserrietako sagardo dastaketa egin zen. Iazko arrakasta ikusirik III. Sagar Tarta lehiaketa ere antolatu zuten. Garmendi txokolategiko Josebe Iragorrik irabazi du aurten.
Arratsaldean 17:30ean haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta txokolatada izan ziren, Euskal Herria plazan. Gero, 18:00etan eman zitzaion hasiera sagardo dastaketari. Herrira bueltatu berri den Manuel Intxauspe 'Txoko'-k egin zuen txotxaren irekiera. Ondoren, afariaren txanda iritsi zen Girizia elkartean.