Sagardoaren lurraldea

Profesionalei zuzendutako saioak egingo dira gaur Oronan, III. Sagardo Forumari hasiera emateko

Descripción

Mundu osoko sagardogile adituak batuko ditu gaur Hernaniko Orona Ideo eraikinean hasiko den III. Sagardo Forumak. Publiko orokorrari irekitako eki­taldiak ere izango ditu, ordea. Sagarra, turismoa eta sagardoa munduan, aztergai Sagardoaren Lurraldeak Hernani eta Astigarragako Udalekin, Aldundiarekin eta Jaurlaritzako Hazi erakundearekin elkarlanean antolatutako Forum honetako aurreneko bi jardunaldiak sektoreko profesionalei bideratuak izango dira.

donostia hernani formación jornada concurso internacional de sidra sagardo forum sidra manzana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-11-21
  • Clasificación: 5.0. Actividades Exposiciones Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009744

Texto completo

Nazioarteko Sagardo Lehiaketaren bigarren edizioa asteburuan egingo da, eta Nazioarteko Azoka ere bai, aurrenekoz; horiek, Kursaalen.

Mundu osoko sagardogile adituak batuko ditu gaur Hernaniko Orona Ideo eraikinean hasiko den III. Sagardo Forumak. Publiko orokorrari irekitako eki­taldiak ere izango ditu, ordea.

Sagarra, turismoa eta sagardoa munduan, aztergai
Sagardoaren Lurraldeak Hernani eta Astigarragako Udalekin, Aldundiarekin eta Jaurlaritzako Hazi erakundearekin elkarlanean antolatutako Forum honetako aurreneko bi jardunaldiak sektoreko profesionalei bideratuak izango dira. Gaur eta bihar, Orona Ideon goizetik eguerdira ariko dira, sagarraren, sagardoaren turismoaren eta munduan dibertsifikatuta dagoen sagardoaren inguruan.
Horrez gain, bisita gidatuak egiteko aukera ere prestatu dute, atzerriko ekoizleei bertako aukeren berri emateko, batez ere. Chillida Leku, Albaola edota Sagardoetxea bisitatu, eta afari tematiko batean parte hartu ahal izango dute Basque Culinary Centerren. Izen-emate eta akreditazioak www.sagardoforum.eus webgunean egin behar dira.

Herritarren artean zozketa, Sagardo Azokarako
Publiko orokorrari irekita, berriz, Nazioarteko Sagardo Azoka egingo da igandean Donostiako Kursaalen, eta sagardoak dastatu ahal izango dira: apardunak, izotzezkoak, lupuludunak... Sarrerak 10 euroan daude salgai, sagardoforum.eus webgunean.
Dena den, Astigarragako Uda­­­lak azokarako sarrerak zozketatuko ditu. Parte hartzeko, gaur 12:00ak baino lehen idatzi behar da alkatetza@astigarraga.eus hel­­bide elektronikora.
Azokaz gain, bigarrenez, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ere egingo da, Kursaalen, larunbatean hasita. Sariak astelehenean banatuko dituzte.