Sagardo Forumaren barruan Sagardo Lehiaketa dago gaur
Descripción
Sagardo Foruma ostegunean hasi zen jardunaldi teknikoekin, atzora arte, Hernaniko Orona Ideon. Bertako nahiz nazioarteko profesionalek hitzaldiak eman zituzten, egungo egoerari ikuspegi orokorra eskainiz eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bilakaeraren berri emanez. Gaur, bihar eta etzi erreleboa Donostiako Kursaalak hartuko du bigarren Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Sagardo Azokekin.
feria donostia hernani formación jornada concurso internacional de sidra sagardo forum sidra manzana excursión
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2019-11-23
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009743
Texto completo
Sagardo Foruma ostegunean hasi zen jardunaldi teknikoekin, atzora arte, Hernaniko Orona Ideon. Bertako nahiz nazioarteko profesionalek hitzaldiak eman zituzten, egungo egoerari ikuspegi orokorra eskainiz eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bilakaeraren berri emanez.
Gaur, bihar eta etzi erreleboa Donostiako Kursaalak hartuko du bigarren Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Sagardo Azokekin. Donostiako Kongresu Jauregian ospatuko da gaur Nazioarteko Sagardo Lehiaketa. 14 herrialdetako 190 sagardok eman dute izena. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek (sommelierrak, enologoak, chefak, kazetariak, gastronomia bloggerrak,etab.) hainbat sagardo mota dastatuko dituzte aurkeztutako onenak aukeratzeko bederatzi kategoriatan sailkatuta: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, apfelweina, zaporetako sagardoa eta udardoa, «premium» sagardo aparduna, sagardo modernoa eta izotzezko sagardoa. Sari banaketa, etzi, azaroaren 25ean egingo da Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian bertan, 10:30etan.
Fraisoro, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ingurumen eta nekazal laborategiako dastatze taldeak parte hartuko du. Dastatze taldea sagardogileek, enologoek, Aldundiko teknikariek eta Fraisoroko laborategiko ordezkariek osatzen dute eta, arautegiaren arabera, ENAC-en bitartez sagardoan akreditaturik dagoen bakarra da.
Sagardo Azoka, bihar eta etzi
Aurten, berritasun gisa Nazioarteko Sagardo Azoka da eta bihar eta etzi egingo da Kursaal Kongresu Jauregian. Biharko azoka publiko orokorrari dago zuzendua eta etzikoa publiko profesionalari. Bertan, izotzezko sagardoak, zaporetakoak, lupulatuak edota apfelwinea dastatzeko aukera izango da; baita ezagunagoak diren Euskal Sagardoa Jatorri Deitura dutenak ere. Euskal sagardotegien berezigarri den txotx errituaz gozatzeaz gain, hainbat txangok osatzen programa: Chillida Leku, Sagardoetxea, Albaola, pintxotourra, Galarreta frontoia, eta sasoiko nahiz udazken kutsuko afari tematikoa sagardoek lagunduta Basque Culinary Center-en.