Sagardoaren lurraldea

Nazioarteko Sagardo Azoka publiko osoari irekiko zaio gaur Kursaalen, dastaketak egiteko aukerarekin

Descripción

Bukaera aldera gerturatzen ari bada ere, III. Sagardo Forumean bada oraindik, makina bat aukera. Atzoz geroztik, ekitaldiei Donostiako Kursaalen eman zaie segida; besteak beste, Nazioarteko Sagardo Lehiaketari. Era berean, aurreneko aldiz, Nazioarteko Sagardo Azoka egingo da gaur, eta publiko orokorrari irekita egongo da. Sarrerak bertan erosi ahal izango dira, 10 euroan, edo aldez aurretik, www.sagardoforum.eus webgunearen bitartez.

ocio feria degustación donostia feria internacional de sidra concurso internacional de sidra sagardo forum sidra

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-11-24
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009739

Texto completo

Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean, mota guztietako sagardoak dastatu ahal izango dira, 10 euroan.

Bukaera aldera gerturatzen ari bada ere, III. Sagardo Forumean bada oraindik, makina bat aukera. Atzoz geroztik, ekitaldiei Donostiako Kursaalen eman zaie segida; besteak beste, Nazioarteko Sagardo Lehiaketari.

Era berean, aurreneko aldiz, Nazioarteko Sagardo Azoka egingo da gaur, eta publiko orokorrari irekita egongo da. Sarrerak bertan erosi ahal izango dira, 10 euroan, edo aldez aurretik, www.sagardoforum.eus webgunearen bitartez.

Mundu osoko sagardoak eta Euskal Sagardoa, aukeran
Denera, 14 herrialdetako 190 sagardok eman dute izena Nazioarteko Sagardo Lehiaketan, eta horien arteko onenak zein diren bihar jakinaraziko du epaimahaiak. Sommelierrak, pommelierrak (sagardo dastatzaile adituak), eno­lo­go­ak, chefak, kazetariak eta gas­tro­no­mia bloggerrak dira, besteak beste, lan hori egingo dutenak. Baina erabakia hartuko duen das­ta­tze taldea sagardogileek, eno­lo­go­ek, Aldundiko teknikariek eta Fraisoroko laborategiko or­dez­ka­riek osatzen dute eta, arautegiaren arabera, ENACen bitartez sagardoan akre­di­ta­tu­rik dago­en bakarra da.

Ez dira horiek, hala ere, sagardoak dastatzeko aukera izango duten bakarrak. Izan ere, lehiaketan parte hartzen ari diren sagardo asko dastatzeko aukera izango du gaur publiko orokorrak, aurrenekoz egingo den Nazioarteko Sagardo Azokan. Besteak beste, izotzezko sagardoak, z­apo­re­ta­koak, lupulatuak edota ap­fel­winea izango dira aukeran; baita ezagunagoak di­ren Euskal Sagardoa Jatorri Dei­tu­rakoak ere. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte egongo da irekita.

Sagardo onenen berri, berriz, bihar emango da, goizeko 10:30etako ekitaldian.