Ekintzaz jositako asteburua Sagardo Asteak eskaintzen duena
Descripción
Asteazkenean jarri zen martxan aurtengo Sagardo Astea Igartubeiti Baserri Museoan, eta honen egitarau ekintzez josita dator asteburuan, sagar zanpatzeaz gain, kirikoketa eta antzezpenak ere egongo direlarik, besteak beste. Asteburuan pilatzen dira ekintza berezi gehienak. Astean zehar, astelehenetik ostiralera, sagar jotzeak egunero izango dira goizez, 11:30etatik aurrera.
ocio exposiciones caserio museo igartubeiti kirikoketa cultura semana de la sidra sidra manzana
Ficha
- Autor: Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-10-12
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009706
Texto completo
steazkenean jarri zen martxan aurtengo Sagardo Astea Igartubeiti Baserri Museoan, eta honen egitarau ekintzez josita dator asteburuan, sagar zanpatzeaz gain, kirikoketa eta antzezpenak ere egongo direlarik, besteak beste.
Asteburuan pilatzen dira ekintza berezi gehienak. Astean zehar, astelehenetik ostiralera, sagar jotzeak egunero izango dira goizez, 11:30etatik aurrera. Asteburuan berriz, gaur eta bihar, sagar jotze bakarra burutuko da 12:00etan. Horrela, sagar jotze bakoitzaren aurretik, kirikoketa ikustaldia burutuko da.
Esan bezala, berezia dugu asteburua eta gaur eta bihar sagar jotzetan kirikoketa talde bat ere izango da. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da. Aurtengo 'sagar joaleak', Igartubeitik antolatutako eta Juan Mari Beltranek, Euskal Herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak, eskainitako lantegietan sortutako taldeko partaide dira.
Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera ere eskaintzen du. Bi egun hauetan, 11:30etatik aurrera, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzeztuko duelarik.
SagarArte
Bestalde, SagarArte ireki berri den aldi baterako erakusketa ikusteko aukera ere badago museoan hurrengo abenduaren 29ra arte. Eta erakusketa berri hau dinamizatzeko, dastaketak aurrera eramango dira hurrengo ostiralean eta azaroaren 15ean, Ezkioko baserriaren inguruko jatetxeetan (Topa tabernan eta Agirretxea jatetxean), bisitariek berriro ere arte lan hauetaz gozatu dezaten, oraingoan gastronomiaren bitartez.