Sagardoaren lurraldea

Giro ederra Sagardo Txapelketa herrikoiean

Descripción

Errezilgo dantzalekua herritarrez bete zen berriro ere Gaztetandik elkarteak antolatutako Sagardo Txapelketan. Herriko 14 baserriek egindako sagardoak dastatu ahal izan

errezil concurso concurso de sidra popular sidra

Ficha

  • Autor: Yarza
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-10-09
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009705

Texto completo

Errezilgo dantzalekua herritarrez bete zen berriro ere Gaztetandik elkarteak antolatutako Sagardo Txapelketan. Herriko 14 baserriek egindako sagardoak dastatu ahal izan zituzten bertaratuek ia bi orduz. Urtero bezala, herritarrez gain, epaimahai profesional bat izan zen edari guztiak dastatzen. Boto guztiak jasotakoan, sagardo bakoitzaren jatorrizko baserria erakutsi zen. Txapelketari amaiera emateko epaimahaiaren zein herritarren sariak banatu ziren.

Aurten adostasuna izan da bien artean, Mugarrieta baserriak eraman baitzituen bi sariak. Bigarren, bietan baita ere, Estrada Zaharra izan zen. Hirugarren epaimahaiak Basabe saritu zuen, eta herritarrek Zuazketa. Antolakuntzak, dastaketan laguntzeko mota guztietako pintxoak jarri zituen bertaratuentzako.