Agur aurtengo Sagardo Asteari
Descripción
Aurreko asteazkenean martxan jarri zen Igartubeitiko XVIII Sagardo Astea eta ospakizun honen inguruko ekintzak aurrera doaz, itxiera bihar aurrera eramango delarik. Hamar egunetan zehar sagarraren natur zikloa balioan ipini eta jarduerez osatutako programa, antzezpenak, kirikoketa, erakustaldiak eta dastaketak aurrera eramaten ari dira, azkenekoak gaur eta bihar izango direlarik.
ocio caserio museo igartubeiti cultura semana de la sidra sidra
Ficha
- Autor: Miryan Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-10-17
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009704
Texto completo
Aurreko asteazkenean martxan jarri zen Igartubeitiko XVIII Sagardo Astea eta ospakizun honen inguruko ekintzak aurrera doaz, itxiera bihar aurrera eramango delarik. Hamar egunetan zehar sagarraren natur zikloa balioan ipini eta jarduerez osatutako programa, antzezpenak, kirikoketa, erakustaldiak eta dastaketak aurrera eramaten ari dira, azkenekoak gaur eta bihar izango direlarik.
Aurreko asteburua izan dugu potoloena, honetan egunero zanpaketak egiteaz gain, Kirikoketa taldearen erritmoa eta Kortabarria familiaren antzezpena (Karmakros taldearen esku) ikusteko aukera egon delarik. Baina ekintza hauek amaituta ere, oraindik Sagardo Asteko esentziaz gozatzeko aukera izango dute gutxi batzuek (tokirik ez dago dagoeneko), bai gaur eta baita bihar goizean ere sagar jotzeak izango direlarik, besteak beste.
Asko izan dira egun hauetan Ezkiora gerturatu direnak Igartubeitiko xarmaz gozatzera eta oraindik ere batzuek disfrutatzeko aukera izango dute. Goizeko 11:30ean aurrera eramango dira azken sagar jotzeak Igartubeitin, eta bi egun hauetan ere baserriko atarian dagoen sagar barietate desberdinen erakusketaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek, hau azaroaren 3ra arte zabalduz.
Gainera, egun hauetan eta abenduaren 29ra arte, SagarArte ireki berri den aldi baterako erakusketa dago Igartubeitin, artelanak interpretazio zentroan eta baita baserriko txoko desberdinetan ere kokatuta daudelarik. Azken honen hildoan, eta erakusketa dinamizatzeko asmoarekin, bi dastaketa antolatu dira herrian, lehenengoa bihar ospatuz.