Sagardoaren lurraldea

Zapiain sagardoa irabazle bertakoen artean; Egoitz Zapiain eta Paul Vanderrena, bereziena - Urumea - Kronika.eus

Descripción

Astelehenean bukatu zen aur­tengo Sagardo Foruma, Donos­tiako Kursaalean; eta bertan ba­natu zituzten, Nazioarteko Sa­­­gardo Lehiaketaren sariak, be­de­ratzi kategoriatan. Euskal Herrian ekoiztutako sagardoen artean, Zapiainek es­­kuratu zuen onenaren saria; eta makina bat domina lortu zi­tuzten, Urumea bailarako sa­­gardotegiek. Astigartarren arte­­an, Za­piainek hiru urre, Alorre­neak bi urre, Petritegik urre bat, Gurutzetak bi zilar, eta Gar­tzia­tegik zilar bat eta bron­tze bat.

feria donostia hernani formación jornada concurso concurso internacional de sidra sagardo forum sidra manzana

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-11-28
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009693

Texto completo

Euskal-estatubatuar zaporeko 'Maiti fresh' sagardo bereziak jaso zuen 'Best of show' izendapena. Hernani eta Astigarragako sagardotegiek, domina sorta ederra.

Astelehenean bukatu zen aur­tengo Sagardo Foruma, Donos­tiako Kursaalean; eta bertan ba­natu zituzten, Nazioarteko Sa­­­gardo Lehiaketaren sariak, be­de­ratzi kategoriatan.

Euskal Herrian ekoiztutako sagardoen artean, Zapiainek es­­kuratu zuen onenaren saria; eta makina bat domina lortu zi­tuzten, Urumea bailarako sa­­gardotegiek. Astigartarren arte­­an, Za­piainek hiru urre, Alorre­neak bi urre, Petritegik urre bat, Gurutzetak bi zilar, eta Gar­tzia­tegik zilar bat eta bron­tze bat.

Eta hernaniarren artean, urre bat eta zilar bat eskuratu zituen Zelaiak.

Egoitz Zapiain astigartarrak ere eskuratu zuen zilarrezko domina, Paul Vander estatuba­tuarrarekin batera egin duen sagardo batekin. Baina haiek, sari potoloagoa ere jaso zuten: Best of show (ekitaldiko onena) izen­datu zuten, beraiek aur­kez­tutako Maiti fresh sagardoa, euskal-estatubatuar zaporekoa, bereziena izategatik.

Gainerako kategorien arte­an, beste sari nagusi bat ere jaso zuen Zapiain sagardotegiak: izo­tzezko sagardo onena izen­da­tu zuten Bizi-Goxo 2015.

190 sagardo aurkeztu ziren guztira lehiaketara, eta sariak banatzeko, mundu osoko dasta­tzaile ospetsuek dastatu zituz­ten. 140 domina banatu zituzten guztira: urrezko 47, zilarrezko 62, eta brontzezko 31. Ohorezko bi sari ere eman zizkieten, ka­tegoriatik kanpo, Sidra Pani­zales eta Roxmut sagardo­tegi asturiarrei.