'Bisigua Orio Estilora!' esperientzia gastronomikoa, bihar eguerdian
Descripción
'Bisigua Orio Estilora!' bihar ospatuko den esperientzia gastronomikoan parte hartzeko aukera zabalik dago. Bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak ezagutuko dira bisitan; eskualdeko erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Errezeta aski ezagunaren historia eta jakingarri guztiak erakutsiko dira; usain eta zapore ahaztezinenekin, ondoren bisigua probatzeko aukera izango delarik txakolinarekin lagunduta.
ocio fiesta del besugo y la sidra gastronomía orio sidra
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-11-23
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009651
Texto completo
'Bisigua Orio Estilora!' bihar ospatuko den esperientzia gastronomikoan parte hartzeko aukera zabalik dago. Bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak ezagutuko dira bisitan; eskualdeko erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Errezeta aski ezagunaren historia eta jakingarri guztiak erakutsiko dira; usain eta zapore ahaztezinenekin, ondoren bisigua probatzeko aukera izango delarik txakolinarekin lagunduta. Bisita eguerdiko 12tan hasiko da eta ordubete inguruko esperientzia izango da.
Esperientzia gastronomiko honen prezioa 17 eurokoa izango da, erdi-prezioan eskainiko delarik; eta 12 urtez azpikoentzat doan. Gehienez, 15 pertsonentzako lekua dago ekimen honetarako eta aldez aurretik izena eman behar da turismo-bulegoan. Aurten, gainera, Itsas Zaporeak ekimenaren harira, esperientzia guztiak eskualdeko itsas ondarearen gaineko kontakizunekin aberastuko dira.
Eskualdeko herri bakoitzak bere esperientzia antolatu du. Aiak, adibidez, gaztak nola egiten diren erakutsi du bere bisitan, artzain eta gaztagileen eskutik ekoizpen-prozesua ezagutzeko aukera eman duen esperientzian. Bertako sagardoa dastatzeko ere aukera izan zen joan den igandeko bisitan.