Aittu euskara elkarteak aurkezpen festa antolatu du biharko plazazpian
Descripción
Iazko Euskaraldi arrakastatsuaren ondoren -ia 2.400 lagunek hartu zuten parte-, herrian sortutako ilusiotik eta euskaltzaleen indarrak batuta, Aittu Euskara Elkartea sortu da Beasainen. Hizkuntza ohituretan eragin eta beasaindarrak euskaraz aritzera bultzatu nahi ditu Aittuk, herrian euskal giroa berpiztearekin batera. Horretarako, beharrezkoa da talde indartsua sortzea, beasaindarrek bat egitea Aitturen proiektuarekin eta helburuekin.
ocio beasain euskara castaña cultura música sidra
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-11-21
- Clasificación: 6.3. Música y danza
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009641
Texto completo
Iazko Euskaraldi arrakastatsuaren ondoren -ia 2.400 lagunek hartu zuten parte-, herrian sortutako ilusiotik eta euskaltzaleen indarrak batuta, Aittu Euskara Elkartea sortu da Beasainen.
Hizkuntza ohituretan eragin eta beasaindarrak euskaraz aritzera bultzatu nahi ditu Aittuk, herrian euskal giroa berpiztearekin batera.
Musika eta gaztaina erreak
Horretarako, beharrezkoa da talde indartsua sortzea, beasaindarrek bat egitea Aitturen proiektuarekin eta helburuekin. Beraz, 'Aittu gurekin' bazkide kanpaina hasiko du azaroaren 22an euskara elkarte berriak. Hasi ere, festa giroan hasi nahi du kanpaina, Loinazko San Martin plazan, 20.00etan, egingo den aurkezpen festarekin.
Besteak beste, Muxutruk musika taldea, Ana eta Elena aktoreen saioa, gaztaina erreak eta sagardoa
izango dira aurkezpen festaren ardatzak.
Aittuk beasaindar guztiak gonbidatu nahi ditu euskararen festara.