Sagardoaren lurraldea

Sagardo Forum

Descripción

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2019ko azaroaren 21-25an ospatuko da III. SAGARDO FORUM, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoa ri buruzko jardunaldiak. III. SAGARDO FORUMen barruan jardunaldi teknikoak egingo dira azaroaren 21-22an Hernaniko Orona Ideon ( ikusi kokapena Google Maps-en), eta bertako nahiz nazioarteko profesionalek hitzaldiak emango dituzte, egungo egoerari ikuspegi orokorra eskaini eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bilakaeraren berri emango dute hiru gaitan ardaztuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

feria hernani formación jornadas concurso sagardo forum sidra manzana turismo excursión

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2019-11-14
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009619

Texto completo

2019ko azaroaren 21-22-23-24-25
Sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldiak
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2019ko azaroaren 21-25an ospatuko da III. SAGARDO FORUM, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak.

III. SAGARDO FORUMen barruan jardunaldi teknikoak egingo dira azaroaren 21-22an Hernaniko Orona Ideon (ikusi kokapena Google Maps-en), eta bertako nahiz nazioarteko profesionalek hitzaldiak emango dituzte, egungo egoerari ikuspegi orokorra eskaini eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bilakaeraren berri emango dute hiru gaitan ardaztuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

III. SAGARDO FORUMen ere II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 23an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian (ikusi kokapena Google Maps-en). Bertan, munduko hainbat tokitatik etorritako dastatzaile prestigiotsuek (sumiller, enologo, chef, kazetari, gastronomia blogari…) 9 kategoriatan sailkatutako hainbat sagardo mota dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako onenak aukeratzeko: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, sagardo berriak, «premium» sagardo apardunak, «apfelwein» sagardoa, zaporetako sagardoa eta udardoa, eta izotzezko sagardoak.

Aurten, berritasun gisa, III. SAGARDO FORUMek barne hartuko du Nazioarteko Sagardo Azoka, azaroaren 24-25ean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian (ikusi kokapena Google Maps-en). Azoka profesionalei nahiz herritarrei bideratuta dago, eta aukera izango da erakusmahai bakoitzean hainbat sagardo mota dastatzeko.

Lau egunetan, III. SAGARDO FORUMek Sagardoaren Lurraldean batuko ditu landuko diren gai bakoitzeko profesional puntakoenak. Dudarik gabe, aukera aparta izango da beste esperientzia eta enpresa ibilbide batzuetatik ikasteko, sagardoaren egungo errealitateaz jabetzeko, eta Sagardoaren lurraldea norako turistikoa eraikitzen jarraitzeko inspiratzeko, lurralde berezia, historia eta tradizio handikoa, eta enoturismoan proiekzio zabala duena.

Zure zain izango gara!