Sagardoaren lurraldea

Nazioarteko Sagardo Azoka egingo dute, lehenengoz, Sagardo Forum-ean

Descripción

Azaroaren 21etik 25era, hau da, asteazkenetik igandera, sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Hernanin. Sagardoaren Lurraldeak antolatu du III. Sagardo Forum-a, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruz jarduteko. Aurten, gainera, jardunaldiek Nazioarteko Sagardo Azoka hartuko dute. Ekimenaren baitan, azaroaren 21 eta 22an.

feria donostia hernani formación jornada concurso feria internacional de sidra sagardo forum sidra turismo excursión

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-11-18
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009617

Texto completo

Azaroaren 21etik 25era, hau da, asteazkenetik igandera, sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Hernanin. Sagardoaren Lurraldeak antolatu du III. Sagardo Forum-a, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruz jarduteko. Aurten, gainera, jardunaldiek Nazioarteko Sagardo Azoka hartuko dute.

Ekimenaren baitan, azaroaren 21 eta 22an. jardunaldi teknikoak egingo dira Orona Ideon, eta bertako nahiz nazioarteko profesionalek hitzaldiak egingo dituzte, egungo egoerari ikuspegi orokorra eskaini eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bilakaeraren berri emateko hiru gai ardatz hartuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa.

Bestalde, II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ere jokatuko da azaroaren 23an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Bertan, munduko hainbat tokitatik etorritako dastatzaileek, sumiller, enologo, chef, kazetari eta gastronomia blogariek, besteak beste, 9 kategoriatan sailkatutako hainbat sagardo mota dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako onenak aukeratzeko: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, sagardo berriak, 'premium' sagardo apardunak, 'apfelwein' sagardoa, zaporetako sagardoa eta udardoa, eta izotzezko sagardoak.

Aurten, berritasun gisa, jardunaldiek Nazioarteko Sagardo Azoka hartuko dute, azaroaren 24 eta 25ean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Azoka profesionalei nahiz herritarrei bideratuta dago, eta aukera izango da erakusmahai bakoitzean hainbat sagardo mota dastatzeko.

Lau egun horietan, gai bakoitzeko profesional puntakoenak batuko dira Gipuzkoan. «Dudarik gabe», antolatzaileentzat «aukera aparta» izango da beste esperientzia eta enpresa ibilbide batzuetatik ikasteko, sagardoaren egungo errealitateaz jabetzeko, «eta sagardoaren lurraldea norako turistikoa eraikitzen jarraitzeko inspiratzeko, lurralde berezia, historia eta tradizio handikoa, eta enoturismoan proiekzio zabala duena».