Sagardoaren lurraldea

Gipuzkoa eta Nafarroako sagardoa dastatzeko aukera gaur Goizuetan

Descripción

Aurrera doaz Goizuetako jaiak, egitarau zabalarekin. Hala, gaur goizeko 11:00etan herriko buruhandiak eta erraldoiak kaleetan zehar ibiliko dira. Ordubete geroago, 12:00etan, Gipuzkoa eta Nafarroako sagardoegile onenen parte-hartzearekin sagardo dastaketa egingo da plazan. Gero, dantza saio batzuk egiteko aukera izango da Igandea txarangarekin.

ocio baile degustación gastronomía goizueta fiestas sidra

Ficha

  • Autor: Elisa Belaunzaran
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-11-14
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • »
  • Código: NA-009609

Texto completo

Aurrera doaz Goizuetako jaiak, egitarau zabalarekin. Hala, gaur goizeko 11:00etan herriko buruhandiak eta erraldoiak kaleetan zehar ibiliko dira. Ordubete geroago, 12:00etan, Gipuzkoa eta Nafarroako sagardoegile onenen parte-hartzearekin sagardo dastaketa egingo da plazan. Gero, dantza saio batzuk egiteko aukera izango da Igandea txarangarekin.

Arrasaldean, berriz, 6etan hasita, Umore Ona dantza taldeko dan-tzariek aurtengo jaietarako prestatutako emanaldia eskainiko dute Andres Narbarte 'Xalto' eskolan.

Goizuetarren dantza ikuskizuna amaitu ostean, arratsaldeko 8ak aldera, Voces Navarras taldearen eskutik nafar jotak entzuteko aukera egongo da herriko plazan.

Gaueko 11:00etatik aurrera berriz, Azken trena taldearekin dan-tzaldia egongo da.

Bakailoa primerakoa

Atzokoan, berriz, goizean zehar umeentzako puzgarriak egon ziren herriko eskolan. Eguerdi partean, bakailo lehiaketa plazan. Aurkeztutako zazpi bikoteen artean Oroitz Zurutuza eta Alex Salaberriarena izan zen irabazlea. Sariak banatu ostean, Igande txarangarekin dantza egiteko aukera egon zen bazkaltzera joan aurretik.

Arratsaldean, umeek puzgarrietan primeran pasa zuten. Nagusiek Ixkibi kanpinean mus txapelketarekin izan zuten hitzordua. Zubi ondo tabernan, berriz, kantu emanaldia egon zen Indarren taldearen eskutik. Hala, musika izan zen nagusi atzokoan Goizuetan, izan ere, arratsaldeko 7etatik aurrera Mexikoko doinuak entzun ziren Mariatxiak taldeko kideek eskutik. Gero, dantza egiteko aukera Beñat eta Fernandorekin plazan.