Sagardoaren lurraldea

Euskal Jai egunean lan egiteko deialdia egin dute

Descripción

Abuztuaren 9an ospatuko da Zumaiako Euskal Jai eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere taldeetako moduko lana aurreikusi da. Izena emateko epea uztailaren 23an amaituko da. Bada, Zumaiako Udalak dei egiten die herriko taldeei honako lanak betetzeko. Bazkari herrikoia zerbitzatzeko eta talde batentzat lana eskaintzen du.

ocio degustación euskal jaiak sidra zumaia

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-07-13
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009603

Texto completo

Abuztuaren 9an ospatuko da Zumaiako Euskal Jai eguna. Ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne, eta bietan ere taldeetako moduko lana aurreikusi da. Izena emateko epea uztailaren 23an amaituko da. Bada, Zumaiako Udalak dei egiten die herriko taldeei honako lanak betetzeko.

Bazkari herrikoia zerbitzatzeko eta talde batentzat lana eskaintzen du. Lan honetako ezaugarri nagusia da 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak. Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin lotuko da.

Eta sagardo dastaketan, berriz, 10 sagardotegitako sagardoa eskainiko da, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dira. Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa banatzea, eta aurrez eta ondoren beharrezko lanak.

Izena emateko epea uztailaren 23a bitartean egongo da zabalik, Alondegia Kultur Etxean. (943.861056 edo kultura@zumaia.eus). Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak eman. Taldeen arteko zozketa bilera horretan egingo da.

Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak aurkez daiteke. Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu). Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta, batik bat Sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.