Igartubeiti baserrian egindako sagardoa eskuratzeko azken aukera
Descripción
Aurreko urrian Igartubeitiko dolarean bertan egindako sagardoa aurtengo martxoan dastatzeko aukera izan genuen lehehengo aldiz, herritarrek ospatu zuten Barrikotean, eta orain hau erosteko aukera zabaltzen zaie herritarrei. Festa ederra izaten da Barrikotearena Ezkio-Itsason, bertso artean, kantu eta musika, eta prestatutako afari meriendarekin arratsalde polita igarotzen dutelarik.
bertso lagar acción caserio museo igartubeiti cultura museo sidra
Ficha
- Autor: Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-06-15
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009597
Texto completo
Aurreko urrian Igartubeitiko dolarean bertan egindako sagardoa aurtengo martxoan dastatzeko aukera izan genuen lehehengo aldiz, herritarrek ospatu zuten Barrikotean, eta orain hau erosteko aukera zabaltzen zaie herritarrei.
Festa ederra izaten da Barrikotearena Ezkio-Itsason, bertso artean, kantu eta musika, eta prestatutako afari meriendarekin arratsalde polita igarotzen dutelarik. Eta Igartubeitiko kupelatan dagoen sagardoa, egun horretan edaten ez den guztia, botilatan sartu eta herritarrei eskaintzen zaie, ohitura honek urte batzuk dituelarik. Dagoeneko deialdia luzatu dute UDaletik eta Igartubeitiko sagardoa erosi nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken aukera.
Aurtengo sagardo botila 1,40 euro-en truke salduko da eta biltzen den dirua herriko kultura-ekintzetarako erabiliko da. Izena emateko Udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefonora gaur azken eguna delarik, eta deitzerakoan esan zenbat botila nahi dituzun.
Ostiralean, ekainak 17, generoaren bila joan beharko da, Anduagako industrialdean kokatuta dagoen udal-biltegira, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Dirua juxtu eramatea eskatzen da, eta poltsa edo kaxa norberak eramatea ere.