Sagardoaren lurraldea

Herriko sagardotegietan ere 2017. urteko sagardoa edateko aukera

Descripción

Atzo ireki zen Astigarragan 2017. urteko sagardo denboraldi berria. "Gure Sagardo Berria" oihu eginda, Eneko Atxa sukaldariak 2017ko txotx bolada ireki zuen Astigarragako Zapiain sagardotegian, XXIV. Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunean. Aldez aurretik, ordea, sagarrondo berri bat landatu zuen Sagardoetxeako sagastian.

astigarraga protagonista sagardo berriaren eguna sidrería saizar temporada del txotx apertura del txotx usurbil

Ficha

  • Autor: Josu Aranberri
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2017-01-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009595

Texto completo

tzo ireki zen Astigarragan 2017. urteko sagardo denboraldi berria. «Gure Sagardo Berria» oihu eginda, Eneko Atxa sukaldariak 2017ko txotx bolada ireki zuen Astigarragako Zapiain sagardotegian, XXIV. Sagardo Berriaren Egunaren ospakizunean. Aldez aurretik, ordea, sagarrondo berri bat landatu zuen Sagardoetxeako sagastian.

2016ko uztak Euskal Herrian 12,5 miloi litro sagardo inguru ekoiztea ahalbidetu du, iazkoaren antzeko kopurua, baina sagardogileen esanetan, aurreko urteetako sagardoak baino kolore gehiago dauka uztaren ezaugarri tanikoak direla eta. «Gorputz handiko sagardoa da, ahoan lehortasun ona ematen duena. Eraberean sagardo natural oso aromatikoak dira, zitriko usainetatik hasi eta fruitu helduaren usainetarako iritsiz sagardotegi bakoitzak egindako barietateen nahasketen arabera. Orokorrean, oso sagardo afrutatua da, edalontzian txinparta ezin hobea duena. 2016ko sagardoak edan errazak eta amaiera lehor eta ederrekoak dira».

Herriko sagardotegietan ere sagardoa txotxetik edateko aukera izango da datozen hilabeteetan eta hauek ere egunotan hasiko dute txotx denboraldia. Saizar sagardotegiak esaterako, gaur egingo du 2017ko txotx denboraldiaren irekiera ekitaldia. Aurtengoan Julen Lopetegui futbol entrenatzailea izango da «Hau da Usurbilgo Saizar sagardo berria» esango duena 20:00etan hasiko den ekitaldian.

Junkera eta Egaña

Horrez gain, Kepa Junkera musikariak sortutako 'Sagarren danborrada', Usurbilgo herriari, Saizar sagardoari eta danborradari eginiko musika-eskaintza berezia aurkeztuko da. Kepa Junkera bera izango da trikitixa jotzen, Sorginak dan-tzan eta Andoni Egaña bertsolaria ere bertan izango da. Julian Iantzi izango da, gainera, ekitaldi honetako aurkezlea.

Beste sagardotegiei dagokionez, Aginaga sagardotegia urtarrilaren 5az geroztik irekita dago, Aialde-Berri eta Urdaira sagardotegietan larunbatetik aurrera edan ahal izango da sagardo berria eta Iruin, Arra-tzain, eta Araeta sagardotegiek ere irekita dituzte ateak.