Hasi dira San Bartolome jaiak
Descripción
Bertso Poteoarekin eman zitzaien hasiera atzo Sanbartolome jaiei Oikian. Arratsaldean, asto probak izan ziren, Peio Etxabek, Anjel Iruretagoienak, Valentin Eizagirrek eta Ander Etxabek hartu zuten parte proban. Gauean, berriz, 22:30etik aurrera, Imuntzo eta Belokirekin erromeria izango da. Gaur San Bartolome Eguna ospatuko da.
ocio degustación fiestas sidra zumaia
Ficha
- Autor: S. Utrera
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-08-24
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009594
Texto completo
Bertso Poteoarekin eman zitzaien hasiera atzo Sanbartolome jaiei Oikian. Arratsaldean, asto probak izan ziren, Peio Etxabek, Anjel Iruretagoienak, Valentin Eizagirrek eta Ander Etxabek hartu zuten parte proban. Gauean, berriz, 22:30etik aurrera, Imuntzo eta Belokirekin erromeria izango da.
Gaur San Bartolome Eguna ospatuko da. 10:30ean meza izango da, eta ondoren, pilota partidak: Larrañaga-Beristain eta Etxabe Larrañaga; Zubiria-Aizpuru eta Larrañaga-Elizegi. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera bertako baserrietako sagardoa dastatzeko aukera izango da eta gauean, 22:00etatik goizalderarte, Izer eta Alabierren erromeriarekin eta Berto DJ-aren saioarekin gozatzeko eta dantzatzeko aukera izango da.
Bihar, 11:00etatik aurrera, meza eta edadetuei omenaldia egingo zaie, eta ondoren, Lopeneren animaliak. 14:00etan herriko edadetuen bazkaria ospatuko da Muniosoron. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri kirol jaialdia egingo da: Izeta IV eta Kortabarri harriak jasotzen eta Mujika eta Mugertza aizkoran. Ondoren, idi demak Etxetxo eta Olidenen idi pareekin. 22:30etik aurrera, berriz, Kupela taldearekin erromeria izango da.
Oikiako jaiek, asteartean, jarraituko dute.