Sagardo txapelketa herrikoiaren finalaurrerako txartelak, salgai Txirritan
Descripción
Txirrita elkartean ospatuko da Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoia datorren irailaren 14an. Txapelketa bazkalorduan izango da eta parte hartu nahi dutenek txartelak salgai dituzte. Interesatuek Txirrita Elkartean edo 660139380 telefonoan izena eman dezakete. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen du txapelketa eta finalera hamabi sagardo iristen dira.
asociación de sidra natural de gipuzkoa concurso lizartza concurso de sidra popular
Ficha
- Autor: Nuñez
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-08-29
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009591
Texto completo
Txirrita elkartean ospatuko da Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoia datorren irailaren 14an. Txapelketa bazkalorduan izango da eta parte hartu nahi dutenek txartelak salgai dituzte. Interesatuek Txirrita Elkartean edo 660139380 telefonoan izena eman dezakete. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen du txapelketa eta finalera hamabi sagardo iristen dira.
Aurten bosgarren urtez egingo da Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoi. Finala Erbobian (Astigarragan) ospatuko da eta semifinalak Adunan, Lizartzan, Orion eta Zornotzan.
Afari kide-epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen eta bukaeran jakingo dira irabazleak (lote zenbakia) zeintzuk diren, bai finalaurrekoetan eta baita finalean ere. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoian (zerrenda osoa azken orrialdean).
Aurten laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu zion orain lau urte ilusio handiz. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa.
2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean dihardugu.