Sagardoaren lurraldea

Hamabost sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera

Descripción

Urtero legez, maia-tzeko azken larunbatarekin etorri da aurtengo Sagardo Eguna ere. Doneztebe plaza dotore zegoen atzo XXVII. edizioa behar bezala ospatzeko. Horretarako, antolatzaileek gogoz lan egin zuten dena pronto jartzeko. Aurtengoa ere egun osoko festa izan da, Girizia Elkarteko Kultur eta Kirol sailak antolatu duena, Oiar-tzungo Udala, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko taberna eta komertzioen laguntzaz.

ocio degustación oiartzun sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Goizarin
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-11-07
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009590

Texto completo

rtero legez, maia-tzeko azken larunbatarekin etorri da aurtengo Sagardo Eguna ere. Doneztebe plaza dotore zegoen atzo XXVII. edizioa behar bezala ospatzeko. Horretarako, antolatzaileek gogoz lan egin zuten dena pronto jartzeko.

Aurtengoa ere egun osoko festa izan da, Girizia Elkarteko Kultur eta Kirol sailak antolatu duena, Oiar-tzungo Udala, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko taberna eta komertzioen laguntzaz. Goizeko azokarekin eman zitzaion hasiera egunari. Gero, Oiartzungo baserrietako sagardo dastaketa egin zen. Kaletarren eta menditarren arteko desafioak ere piztu zuen ikusmina, Doneztebe plazan. Hantxe aritu ziren herriko gazteak txikorta jokoan, trontzan, txingan eramaten, aizkoran, zaku lasterketan eta errueda garraioan. Iazko arrakasta ikusirik IV. Sagar Tarta lehiaketa ere antolatu zuten. Magalik egindako tartak irabazi du aurtengo edizioa.

Arratsaldean, 17:30ean, haurren-tzako puzgarriak, tailerrak eta txokolatada izan ziren, Euskal Herria plazan. Gero, 18:00etan eman zitzaion hasiera sagardo dastaketari. XXVII. edizioan uztailaren hasieran itxiko den Anixeta tabernako kideek egin zuten txotxaren irekiera. Oiartzungo plazara bertaratu ziren lagunek 15 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera paregabea izan zuten.

Horren ondoren, afariaren txanda iritsi zen Girizia elkartean. Festa giroa ordu txikiak arte luzatu zen.