Sagardoaren lurraldea

Gipuzkoako nekazaritza ekologikoaren XXV. azoka egingo da bihar

Descripción

Duela mende laurden herri txiki baten bultzadaz eta hainbat ekoizleren ametsez Gipuzkoan lehen aldiz egin zen azoka ekologiko txiki hura urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu zaigu. Eta 25. urteurren honetan ere, espiritu hari jarraituz, 'Azoka baino gehiago' lelopean, Zerainen produktu ekologikoaz, herriaz eta lagunarteaz gozatzeko aukera izango da bihar.

feria verdura agricultura ecológica de gipuzkoa sidra zerain

Ficha

  • Autor: Ion Muñoa
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-11-07
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009576

Texto completo

Duela mende laurden herri txiki baten bultzadaz eta hainbat ekoizleren ametsez Gipuzkoan lehen aldiz egin zen azoka ekologiko txiki hura urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu zaigu. Eta 25. urteurren honetan ere, espiritu hari jarraituz, 'Azoka baino gehiago' lelopean, Zerainen produktu ekologikoaz, herriaz eta lagunarteaz gozatzeko aukera izango da bihar.

Goizeko 10etatik 14etara bitartean, arau ekologikoak jarraituz ekoizten duten 30 produktoreren postuak izango dira. Horiez gain, herriko produktuek ere izango dute presentzia azokan. Kontsumitzaileen eta saltzaileen zuzeneko harremanak erosleen esperientzia aberastu eta azoka bera indartzen du. Eta horretarako Zeraingo plaza leku ezin hobea izango da biharko azokan.

Salmenta postuez gain, ohi bezala, produktuak probatzeko aukera ere egongo da: ardoa, sagardoa, tomatea... eta showcooking-ean prestatutako jakiak. Horiez gain, artisauak, eta erakusketak ere egongo dira. Eta nola ez! Zerain bisitatzeko eta herriaz gozatzeko ohiko aukera zabala izango da.

Biolurrek, Goierriko Baratzak eta Zerain Dezagun Fundazioak antolatzen duen azoka ekologiko honen urteurrenaren oroigarri, erosleen artean oihal ekologikoz egindako poltsak banatuko dituzte. Azoka baino gehiago nahi duenak bihar Zerainen du hitzordua.