Sagar Arte, artelanak eta pintxo eta sagardoaz dastatzeko erakusketa
Descripción
Igartubeiti Baserri Museoak, SagarArte ikuspegi garaikidetik, sagar kulturaren inguruko ibilbidea burutzen duten arte lan multzoaz osatutako aldi baterako erakusketa berria ireki zuen ostiralean, ekitalde berezi batekin. Erakusketa hau, oraingo honetan, sagarrari esker kultur ondarea praktika artistiko garaikideekin uztartzen duen museoaren lan ildoan txertatzen da, eta abenduaren 29ra arte egongo da ikusgai.
obra de arte exposiciones gastronomía caserio museo igartubeiti sagar arte
Ficha
- Autor: Miryam Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-10-08
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009568
Texto completo
Igartubeiti Baserri Museoak, SagarArte ikuspegi garaikidetik, sagar kulturaren inguruko ibilbidea burutzen duten arte lan multzoaz osatutako aldi baterako erakusketa berria ireki zuen ostiralean, ekitalde berezi batekin. Erakusketa hau, oraingo honetan, sagarrari esker kultur ondarea praktika artistiko garaikideekin uztartzen duen museoaren lan ildoan txertatzen da, eta abenduaren 29ra arte egongo da ikusgai.
Sagararte Astigarragako Astarbe sagardotegiak sustatutako egitasmoa da, urtero, sortzaile gazteek sagarraren kulturari buruz duten ikuspegia erakustera bultzatuz.
Hurrenez hurren, Paul Latabururen Sagarra-Manzana serieak eta Aitor Zarzueloren labur metrailak osatzen duten Sagardoaren Kondaira (2018), Udane Juaristi (Udatxo)-k sorturiko Arbasoak seriea zein N4472 murala eta Maria Altunak sorturiko Malus Arbore Cecidit seria ditugu ikusgai Igartubeitiko Interpretazio zentroan eta baserriko txoko desberdinetan zehar. Azken honen kasuan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatearekin batera landuriko SagarArte Sortzaileen bila lehiaketaren irabazlea dugu.
Igartubeitiko erakusketa berri hau dinamizatzeko asmoz, erakusketaren bisitariek, gastronomiaren bitartez, arte lanetaz gozatzeko aukera izan zuten ostiral arratsaldeko inaugurazio ekitaldian.
Interpretazio Zentroko kanpokaldean hasi zen bisita, aurkezpen orokorra eta Astarbeko sagardoa dastatzeko aukera izan zutelarik, Gorka Astarberen esku. Jarraian barruan, lehenengo arte-lanen azalpenak entzun eta Argindegi ostatuko Josu Landak prestatutako lehenengo pintxo berezia dastatu zuten, mimo handiz, zuzenean eta banak banan prestatu zituena lehenengo plater gisa.
Hau bezala, baserriko kupelen artean Agirretxea jatetxeko Juanjo Martínez de Rituertoren sorkuntza dastatzeko aukera ere izan zen, ederra hau ere, bigarren plater gisa, artelan baten ondoan kokaturik; eta amaitzeko, goiko solairuan Topa tabernako Margari Arrutik egindako sagar postre bikainarekin amaitu zuten bisita berezia.
«Artearen mundua, tradizioa eta sortzaile berriak batu nahi izan ditugu SagarArten eta benetan lan ederra osatzea lortu da», Astarbe. Gorka Astarberen gidaritzapean artea eta sagarraren mundua elkar-tzeko aukera izan zuten bisitariek, bost zentzumenak landuz, ostiralean arratsaldean.
Abenduaren 29ra arte
Ekitaldi honetaz aparte, eta erakusketa bisitatzeko aukera abenduaren 29an amaituko dela ere kontutan hartuz, bestelako ekintzak antolatu dira hurrengo egunetan herrian, hauek guztiak aste honetan hasiko den Sagardo Astearekin lotura izango dutelarik.
«Ezkioko baserriaren inguruko jatetxeetan antolatu dira dastaketak, usaimen, dastamen eta ukimenaren bitartez, sorkuntza bakoitzaren atzean zer dagoen arakatuz», azaldu dute antolatzaileek.
Horrela, urriaren 18an Ezkioko Topa jatetxean elkartuko dira arratsaldeko 19:00etan berriro ekin-tza berezi bat egiteko. Eta azkena hilaren 15ean izango da Agirretxea jatetxean, arratsaldeko 19:00etan hau ere. Ekintza hauetan parte hartzeko lekua mugatua izango da, beraz interesa dutenek lehen bait lehen izena eman beharko dute sagararte@astarbe.eus helbidera idatziz. Gehinez 25 parte hartzaile izango dira eta dastaketaren prezioa 10 eurokoa izan da.
Gizarte zerbitzuak
Gaurko gizartean «gizarte-ongizate» gaiak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, eta hori ikusita bilera ireki bat antolatu du herriko Udalak gaur arratsalderako, ezkiotarren kezkak ezagutu eta denen artean gaiari buruzko hausnarketa egiteko. Bilera gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da, Ezkioko Udaleetxeko aretoan.