Sagardoaren lurraldea

Muarrietako sagardoa, onena

Descripción

Bosgarren urtez herritar ugariren parte hartzearekin ospatu zen Gaztetandik elkarteak antolatutako Sagardo Lehiaketa.

errezil concurso de sidra de errezil concurso caserio mugarrieta premiado

Ficha

  • Autor: Yarza
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2017-10-10
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009555

Texto completo

Bosgarren urtez herritar ugariren parte hartzearekin ospatu zen Gaztetandik elkarteak antolatutako Sagardo Lehiaketa.

Aurten herriko hamaika baserrietako sagardoak dastatu ahal izan ziren dantzalekuan jarritako mahaietan: Buztinzuri, Irure-txiki, Muarrieta, Urdalleta, Ezama-enea, Basabe, Angun, Estrazarra, Lasturreta, Zumeta eta Zuzketa.

Herritarrekin batera Gotzon Lazkanok, Vicente Unanuak eta Joxe Ibarrietak osatutako epaimahaiak sagardo guztiak dastatu zituen.

Amaieran, Estrazarra baserriko sagardoak eraman zuen txapela eta garaikurra, bigarren Basabe baserria geratu zen eta hirugarren Bustintzuri.

Herritarren bozkak batu eta gero, Bustintzuri baserrikoak jaso zuen garaikurra, bigarren Lasturrietakoa izan zen eta hirugarren Basabekoa, Estrazarra laugarren postuan geratu zelarik.