Ibarbi sagarra ezagutzeko bisita gidatua bihar
Descripción
Urte sasoi honetan hasiak dira jada inguruko baserrietan sagarrak biltzen. Sagarra da baita ere Errezilgo ikur esanguratsuenetakoa. Errezil edo Ibarbi sagarra aski ezaguna da herrian baina herriko nahiz kanpokoek produktu honen berri gehiago jakin dezaten bisita gidatu "berezia" antolatu dute Errezilgo Ibarbi sagarraren elkartekoek, Urkome Urola Kostako Landa Garapen elkartearekin eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko berrikuntza eta garapen agentziarekin elkarlanean.
variedad visita guiada errezil manzana ibarbi manzana
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-10-11
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009551
Texto completo
Urte sasoi honetan hasiak dira jada inguruko baserrietan sagarrak biltzen. Sagarra da baita ere Errezilgo ikur esanguratsuenetakoa. Errezil edo Ibarbi sagarra aski ezaguna da herrian baina herriko nahiz kanpokoek produktu honen berri gehiago jakin dezaten bisita gidatu «berezia» antolatu dute Errezilgo Ibarbi sagarraren elkartekoek, Urkome Urola Kostako Landa Garapen elkartearekin eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko berrikuntza eta garapen agentziarekin elkarlanean.
Bihar 11:00etan abiatuko da bisita herriko plazatik, eta pare bat orduko iraupena izango du. Ibilbidea oinez egingo da eta errezildar batek gidatuko du. Errezil eta Ibarbi sagarrari buruzko hainbat azalpen entzun ahal izango dituzte gerturatutakoek. Bestalde, sagar bilketan erabiltzen diren eta aintzinan erabili izan diren tresnak ikusteko, ukitzeko eta erabiltzeko aukera izango dute partehartzaileek «sagar bilketan jarriko ditugulako», esan dute antolatzaileek. Amaitzeko, Basabe Barrena baserrian sagarra eta sagarretik ekoizten diren produktuak dastatzeko aukera ere izango da (sagar erreak, menbriloa, sagardoa e.a.)
Ibilbidea hasiera puntuan bertan amaituko da, Errezilgo plazan, 13:30 inguruan.
Beraz, esperientzia «gogoangarria» bizitzeko aukera izango du jarduera honetan parte hartuko duen orok. Zelai, sagasti eta baserriez inguratua dagoen «paisaia paregabea» zeharkatzen duen ibilbidean, azaldu dute antolatzaileek. Ibarbi sagarraren ezaugarri eta propietateak ikasteaz gain, ekoizpenari buruz eta ekoizten den inguruneari buruzko hainbat informazio partekatuko da, naturaz eta aire libreaz gozatzen den bitartean. «Familia eta lagunartean» egiteko jarduera aproposa da eta parte hartzera animatzen dute antolatzaileek .
Parte hartzeko txartelak
Bisita gidatuan parte hartzeko sarrerak salgai jarri dituzte antolatzaileek, eta hiru eurotan eros daitezke Borondegi tabernan eta Errezilgo dendan. Egitasmoaren inguruko informazioa lortu edo txartelak erreserbatu nahi dituztenek, i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzi edo 943-15 18 78 telefono zenbakira dei dezakete.