2019 sagardo sagarraren heldutasunaren egoera
Descripción
Aurreko urteetan bezala, Fruitel eta Sagardoaren Lurraldearen 2019 uztako XIX. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu. Txostenaren puntu nagusiak hauek dira: · Aurreko urtearekin konparatuta heldutasuna pixka bat atzeratuagoa dator. · Ekoizpena, orokorki, oso altua da. · Hori dela eta, sagasti askotan adar eta enborra asko hautsi dira eta sagarren neurria txikiagoa da, barnekaldean bereziki.
madurez manzana para sidra cosecha
Ficha
- Autor: Sagardoaren Lurraldea
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2019-09-17
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009540
Texto completo
Aurreko urteetan bezala, Fruitel eta Sagardoaren Lurraldearen 2019 uztako XIX. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu. Txostenaren puntu nagusiak hauek dira:
· Aurreko urtearekin konparatuta heldutasuna pixka bat atzeratuagoa dator.
· Ekoizpena, orokorki, oso altua da.
· Hori dela eta, sagasti askotan adar eta enborra asko hautsi dira eta sagarren neurria txikiagoa da, barnekaldean bereziki.
Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin da, sagarren egoera zein den jakin ahal izateko.
Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu eta 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria.
Aurten loraldia oparoa eta luzea izan da. Udaberria oso euritsua eta uda oso beroa izan dira.
Ekoizpena, orokorki, oso altua da. Hori dela eta, sagasti askotan adar eta enborra asko hautsi dira eta sagarren neurria txikiagoa da, barnekaldean bereziki.
Aurten arjoaren erasoak irregularrak izan dira, barnekaldean eragin handiagoa izanik. Aurreko urtearekin konparatuz, tximeleten hegaldien uneak definituagoak izan dira leku gehienetan.
Tratamenturik gabeko sagastietan kalteak garrantzitsuak izan direlarik.
Sagarraren heldutasuna
Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin da, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1-10 eskalan, Europako araudiari jarraituz.
Indize refraktometrikoa – ºBrix
2019 urteko ºBrix datua, 10,5 koa da, aurreko urtekoa baino baxuagoa
Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Goikoetxe eta Mozolua 11,3 ºBrixekin dute. Aldiz, baxuena, Manttonik 10,3 ºBrix ekin eman ditu.
Almidoiaren erregresioa
Hurrengo grafikoan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua aurreko urtekoa baino zertxobait baxuagoa da, 3,5ko indizea eman baitu.
Goikoetxe barietatea alde batera utzita, erregresio altuenak Patzolua 6,1rekin, Gezamina 4,2rekin, Mozolua 4,1rekin eta Aritza 4rekin izan dituzte. Aldiz, Errezila eta Moko 1,4rekin erregresio baxuenak izan dituzte. Aipatzekoa da Txalakaren aurtengo portaera: 2018an 4,3ko datua eman ondoren, aurten 2,7koa eman du.
PUNTU GARRANTZITSUENAK:
Orokorrean, 2019ko iraila hasieran, sagastietan azaldu diren zenbait puntu berezi ditzakegu:
– Aurreko urtearekin konparatuta heldutasuna pixka bat atzeratuagoa dator.
– Azukre maila aztertuz, aurtengo urteak, bataz beste 10,5 ºBrix ditu, aurreko urtean baino zazpi hamarreko baxuagoa.
– Almidoiaren erregresioa 3,5ko indizean dago, hau da, aurreko urtean baino 3 hamarreko baxuagoa.
– Heldutasun datuak ikusita (almidoiaren erregresioaren arabera) Goikoetxe barietatea kenduta, 3 barietate talde ikus daitezke:
· Aurreratuenak: Patzolua, Gezamina, Mozolua, Aritza eta Urtebi Txiki.
· Erdikoak: Manttoni, Txalaka, Urdin, Verde Agria eta Urtebi Haundi.
· Atzeratuenak: Errezila, Moko eta Udare Marroi.
Eskuratu heldutasunarentxostena PDF formatuan
AITOR ETXEANDIA AZPIAZU – SAGARLAN S.L
Fruitugintzan Aholkularia, 2019ko irailaren 10ean