Santo Tomas azoka izango da igandean herriko frontoian
Descripción
Noaua! Kultur Elkarteak, udalaren laguntza, Santo Tomas azoka antolatu du herriko pilotalekuan igande honetan. Santo Tomas eguna ostiralean bada ere, aurrea hartu eta festa giroa izango da nagusi gabon jaien atarian. Beste behin ere herrian hain preziatuak diren bertako bi produkturen lehiaketa egingo da, sagardoa eta babarruna, eta herriko sagardogileen sagardoa probatzearekin batera txistorra eta taloa jateko aukera ere izango da.
ocio feria concurso de la alubia concurso de sidra santo tomás usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aranberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2018-12-12
- Clasificación: 5.4. Ferias
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009536
Texto completo
oaua! Kultur Elkarteak, udalaren laguntza, Santo Tomas azoka antolatu du herriko pilotalekuan igande honetan. Santo Tomas eguna ostiralean bada ere, aurrea hartu eta festa giroa izango da nagusi gabon jaien atarian. Beste behin ere herrian hain preziatuak diren bertako bi produkturen lehiaketa egingo da, sagardoa eta babarruna, eta herriko sagardogileen sagardoa probatzearekin batera txistorra eta taloa jateko aukera ere izango da.
Izan ere, goizean zehar festa giroa izango da nagusi herriko pilotaleku inguruan. Alde batetik txistorra eta taloa egongo dira salgai eta, lehiaketan parte hartuko duten sagardo ekoizleen sagardoak probatzeko aukera ere izango da bertan egongo diren postuetan.
Horrez gain, postu desberdinak ere topatuko dituzte bertaratzen diren guztiek: Noaua! Kultur Elkartearena, Udarregi ikastolako ikasleena, herriko ekoizleena, etab. Lehiaketan parte hartzen duten barrunak ere ikusgai izango dira beste behin ere eta talogil eta gaztaingileak ere bertan izango dira.
Goizeko 11:00etan izango da azokaren irekiera eta hortik aurrera postu desberdinetatik pasatzeko aukera izango da. Eguerdiko 12:00etan, herriko Erraldoi eta buruhandien konpartasa irtengo da udaletxe ondoko lokaletik eta herrian zehar ibiliko dira 13:15ak aldera frontoira iristeko. Eguerdiko 12:30ean Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da, 4 eta 10 urte arteko umeentzat Sutegiko erakusketa aretoan. Arratsaldeko 13:30ak aldera, Nafartarrak taldeak Xiberoko ikastolak laguntzeko eginiko elkartasun kanpainaren amaierako ekitaldia egingo da.
Hala ere, babarrun eta sagardo lehiaketak izan ohi dira Santo Tomas azoka honetako bereizgarri nagusiak eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Hainbat babarrun eta sagardo ekoizle animatu dira aurreko urteetan bezala bi lehiaketetara. Eta oraindik ere animatu daitezke gehiago, bihar amaituko baita horretarako epea.
Sagardo lehiaketarako partaide bakoitzak 8 botila eraman behar ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko da. Etxean edo baserrietan egiten den sagardoak izango dira guztiak, herriko ekoizle txikienak. Izan ere, sagardotegiak ez dira sar-tzen lehiaketa honetan.
Babarrun lehiaketarako, berriz, partaide bakoitzak kilo bat babarrun eraman behar du, 12 euro ordainduaz kilo hori. Lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan. Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak. Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa. Berdintasuna: tamainaz, kolorez. elkarren berdinak izatea. Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore estali edo aldatua izan bada lehiaketatik kanpo utziko da). Eta garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.