Sagardoaren lurraldea

Sukaldetako erregina den tipularen landaketa otsailean egiten da

Descripción

Neguan murgildurik eta hilabetero bezala oraingoan ere bara- tzea eta euren ingurua zaintzeko aholkuak luzatu nahi izan dizkigute Igartubeiti Baserri Museotik, Jakoba Errokondoren laguntzarekin batera. Baserritik diotenez lurra esnatzen eta landaredia indartzen hasteko lehen oihuak ekartzen dizkigu hilabete honek; eta esaerak dionez, "otsailean lainoa noraino, elurra haraino".

gastronomía caserio museo igartubeiti museo manzano injerto

Ficha

  • Autor: Miryam Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-02-08
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009533

Texto completo

Neguan murgildurik eta hilabetero bezala oraingoan ere bara- tzea eta euren ingurua zaintzeko aholkuak luzatu nahi izan dizkigute Igartubeiti Baserri Museotik, Jakoba Errokondoren laguntzarekin batera. Baserritik diotenez lurra esnatzen eta landaredia indartzen hasteko lehen oihuak ekartzen dizkigu hilabete honek; eta esaerak dionez, «otsailean lainoa noraino, elurra haraino».

Oraindik neguan gaudela kontutan izanda, estalita izan beharreko landare eta loreak bere horretan utziko ditugu, otsaileko izotz eta elurretatik babestuta. Aldi berean gogoratu behar dugu neguko izotz eta elurteekin lurraren tenperatura hoztu egiten dela eta zaindu egin beharko dugula datozen landaketei begira. «Simaurra edo lurra goza- tzeko eta honen ondoren edo aurretik nahi bezala, (hiru asteren bueltan) karea edo errautsa bota beharko dugu. Honekin ongarriketa osatu bat lortuko dugu», azaltzen dute baserritik.

Honetaz gain, otsaila gure sukaldeetako erregina den tipula ere landatzeko garaia da. Hilabete honetan landatzen da, lurrari itsatsi egiten zaio eta udara arte hazi eta hazi jardungo du. «Tipularen jatorriari dagokionez, ikerketen arabera, Ekialde Hurbileko landare bat litzateke (Mesopotamia, Egipto...) jatorriz eta bere erabileraren aztarnarik zaharrenak duela bost mila urte baino gehiagokoak dira. Esaterako Egipto zaharrean estimu handiko landare eta produktua zen eta piramideetako langileen dietaren oinarria zen, porrua eta baratxuriarekin batera. Gerora greziar zibilizazioarekin mediterraneora zabaldu zen eta Euskal Herrira berriz erromatarren eskutik etorri zen, duela bi mila urte baino gehiago», kontatzen dute Igartubeititik.

Tipula, erregina
Tipula erraboila edo bulbo batetik sortzen da, bai sustraiak eta baita bere hostaila guztia ere. Sustraiek lurretik hartutako elikagaiekin, tipulak erreserbak sortuko ditu eta azpiko aldean gizendu eta handitu egingo da. Gero udaberritik aurrera luzatzen hasiko da eta udara aldean garatu egingo da, loreak sortuz.

«Jateko erabiliko duguna hazten edo loditzen den buru hori da. Hala ere tipulak ez du nahi inork jan dezan eta bere burua babesteko mozten dugunean gas bat sortzen du, negarra sortarazten diguna», baserritik.

Landaketari dagokionean, tipulari lur harroa gustzen zaiola gogoratzen digute Igartubeititik, eta aldi berean ongi ongarrituta dagoena. Batetik simaurra, ongi eginda dagoena, eta batez ere kare zalea da. «Beraz lehenik lurra kareztatu, eta ondoren simaurra bota eta landa- tzen hasiko gara. Bestalde, bero zalea ere bada, eta ondorioz eguzkiak ondo joko dion lekuan landatu behar da. Baina ura ere behar du. Ur gutxi badu buru txikia eta mina aterako zaigu, eta behar adina ur badu berriz buru handia eta gozo gozoa lortuko dugu», azaltzen digute.

Urak ondo zirkulatzea eta putzurik ez sortzea ere garrantzitsua da. Horregatik negu amaiera eta udaberria aprobetxatuko dira ura hartu dezan eta udara hasierako beroaz baliatu ongi heldu eta jasotzeko. «Tipulari erasotzen dion eulia uxatzeko perrexila landatu ondoan, haizeak jotzen dion tokian, usaina zabaldu eta eulia uxatuko du», aholkatzen digute.

Ingurunea
Igartubeiti Baserri Museotik esaten digutenaren arabera, nahiz eta gure begiek ez dioten antzik emango eta gertatzen ari den hori ezin atzeman, gure inguruneko zenbait zuhaitz biziberritzen hasiko dira otsailaren erditik aurrera. «Lozorroan zegoen bizi arnasa, zuhaitzen izerdia alegia pixkanaka borborka hasiko da. Noski, udaberrian lehertu arte gure begiek ez dute atzemango baina, gure ingurunea lanean hasi da jada», diote.

Txertaketa garaia etortzen da orain, txertoa, finean bi landare elkarrekin uztartzea delarik. «Hau da bi zatiak lotuko ditugu, beheko mentuoina eta txertoa. Helburua izerdi trukea eman eta gaineko zatia, txertoa haztea da, berau baita erreproduzitzea nahi dugun sagar barietatea», baserritik.

Igartubeitiren kasuan sagarrondoen txertaketari begira, otsaila ez da sagardoa kupeletik ateratzeko sasoia bakarrik; hurrengo urteetako sagar uztari begira ere jarri beharko gara.