Sagardoaren lurraldea

400 kilo sagarren muztioarekin topa

Descripción

Urriaren hasiera Sagar Festarekin hasi zuten atzo Legorretan. Bazkaldu ondoren, sagarrak bildu eta plazan sagardoa nola egiten den erakutsi zuten Aldaieta jubilatuen elkarteko, Ugaro herri ikastetxeko, Ugarotarrak guraso elkarteko, Gazte-piku gazte asanbladako eta Legoreggaeko kideek. Haurrak eta gaztetxoak izan ziren, helduen laguntzarekin, sagarrak txikitzen eta zanpatzen aritu zirenak kirikoketarekin.

ocio lagar legorreta sagar eguna fiesta de la manzana sidra

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-10-06
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009531

Texto completo

Urriaren hasiera Sagar Festarekin hasi zuten atzo Legorretan. Bazkaldu ondoren, sagarrak bildu eta plazan sagardoa nola egiten den erakutsi zuten Aldaieta jubilatuen elkarteko, Ugaro herri ikastetxeko, Ugarotarrak guraso elkarteko, Gazte-piku gazte asanbladako eta Legoreggaeko kideek.

Haurrak eta gaztetxoak izan ziren, helduen laguntzarekin, sagarrak txikitzen eta zanpatzen aritu zirenak kirikoketarekin.

Tolarea
Guztira 400 kilo sagar inguru txikitu zituzten atzokoan. Helduek, berriz, lortutakoarekin tolarea bete zuten, muztioa egiteko.

Ondoren plazara inguratu zirenek lortutako muztioa dastatzeko aukera izan zen txorizo pintxoekin batera.