Sagardoaren lurraldea

Kalejira, dantza ikuskizuna, pintxoak eta sagardoa, bihar Korrika Kulturalean

Descripción

Kalejira, dantza ikuskizuna, pintxoak eta sagardoa, bihar Korrika Kulturalean | El Diario Vasco Gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren 21. edizioari hasiera emateko. Urnietatik apirilaren 13an igaroko da euskararen aldeko lasterketa, baina motorrak berotzen joateko hainbat ekintza antolatu dira herrian biharko. Goizeko 11:30ean emango zaio hasiera ospakizunari Zubitxo plazatik irtengo den kalejirarekin.

ocio baile euskara gastronomía korrika cultural cultura sidra urnieta

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-03-30
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009530

Texto completo

Gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren 21. edizioari hasiera emateko. Urnietatik apirilaren 13an igaroko da euskararen aldeko lasterketa, baina motorrak berotzen joateko hainbat ekintza antolatu dira herrian biharko.

Goizeko 11:30ean emango zaio hasiera ospakizunari Zubitxo plazatik irtengo den kalejirarekin. Herriko erdigunetik igaro eta gero, San Juan plazan amaituko da ibilbidea 12:00ak aldera. Ordu horretan bertan, Egape dantza taldeak Korrikaren abestia oinarri hartuta prestatu duen koreografia ikusteko aukera izango da. Horretaz gain, pintxoak eta sagardoa eskainiko zaizkie bertaratutakoei doan.

Postuak
AEK-k Korrikako postua jarriko du, eta besteak beste, kamisetak eta jertseak eskuratu ahal izango dira. Halaber, serigrafia postu bat egongo da.