Azoka Berezia, landa ingurunearen erakusleiho
Descripción
Aurten ere prestaketa lanetan buru belarri dabiltza bedaiotarrak eta, beste urte batez, 20 postu salmentarako egotea lortu dute igandeko Azoka Berezian. Lurrak eskeintzen dizkigun fruitu oparoen hornitzaile izateaz gain, noiz behinka landa ingurunearen zeregina suertatzen den fruitu horien erakuslehio izan nahi du azokak.
feria baserri azoka bedaio gastronomía sidra
Ficha
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-10-24
- Clasificación: 5.4. Ferias
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009524
Texto completo
urten ere prestaketa lanetan buru belarri dabiltza bedaiotarrak eta, beste urte batez, 20 postu salmentarako egotea lortu dute igandeko Azoka Berezian.
Lurrak eskeintzen dizkigun fruitu oparoen hornitzaile izateaz gain, noiz behinka landa ingurunearen zeregina suertatzen den fruitu horien erakuslehio izan nahi du azokak. Horrela ba, urte garai hau ezin egokiago izaten da hainbat eta hainbat herri txiki eta auzoetan prestatzen dituzten azoketara hurbildu, bertako jakiturian murgildu eta ongi suertatzen bada etxera kalitatezko produktuekin bueltatzeko sasoia.
Bedaion igandean izango da hitzordua, goizeko 10.00etatik eguerdiko 13:45era. Bertan ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dira hainbat produktu, adibidez, bertako babarruna, barazki, etxeko labe zaharrean egindako ogia, mondejuak, arraultzak, intxaur , sagar, gaztain, pipar erreak, ukenduak eta xaboiak, etxean egindako postre goxoak, esnekiak eta gaztak.
Sagardoa nola egiten den ere azalduko dute tolare txiki baten bidez, lehen sagar zukua dastatzeko aukera izango delarik.
Baserriko animaliak ikusteko aukera izango da eta erleen hainbat produktu dastatu eta erosteko bidea ere.
Landare eta loreetan aditua den Jakoba Errekondok argitaratu berri duen 'Landareak lantzen' gida liburua salgai izango du aurten zuhaitzari eskeinia eta jendearen kezka eta jakinminak asetzeko eta ezagutzak elkarbanatzeko aukera paregabea izango da.
Erakustoki txokoa
Azken urte hauetan jendearen parte hartzeak azokako gune garrantzitsua bilakatu du Bedaioko Erakustoki Txokoa. Aurtengo gaia, garai batean gure amona-berramonak ezkontza egunerako prestatzen zituzten esku lanez egindako hainbat zapi izango da. Erakusketa txokoan Irurako Lules Gabarain hurbilduko zaigu Bolillo bidezko eskulanaren teknika erakustera.
Txoko hau artzain andre jantzien postuak atonduko du. Eta artista gonbidatua aurten Usurbilgo Zorionek bere 'Marrak' artelanarekin.
Eta nola ez, hotzari aurre egiteko, nahi duenak taloa txorixo edo hirugiharrearekin, eta gaztain erreak jateko aukera izango du.
Azoka erakustoki - saltoki gune bezala eguerdiko 13:45ean bukatuko da baina goizeko lanaldiak Artubi elkarteak antolatuko duen bazkari batekin izango du amaiera. 20 euroren truk bertako babarruna dastatzeko aukera paregabea izango da, horretarako goizparte osoan bazkarirako tikeak salgai egongo dira frontoian nahi duenarentzako eskuragarri.Ezin ahaztu urteroko errifa berezia, azokan bildutako produktu sorta paregabea eramango duelarik zozketako irabazleak.
Bedaioko azokara hurbiltzeko Tolosako udalak autobus zerbitzua jarriko du. 10:30ean Tolosako San Frantziskoko geltokitik aterako da: 10:45ean Alegin Kikarako geltokian izango da eta 10:55ean Ugarten, Bedaioruntz. Bueltarako 13:30ean Bedaiotik aterako da dagozkion geldiuneak eginez Ugarte-Alegi eta Tolosan (San Frantzisko).