Hamabost baserritar izango dira lehian bihar Errezilgo VII. Sagardo Txapelketan
Descripción
Errezilgo baserrietan puri purian dago sagardoa egitearen ohitura eta beste urte batez herritarrei eskaintzeko moduan izango dira bertako baserritarrak. Izan ere, zazpigarrenez, Errezilgo sagardo Txapelketa herrikoia antolatu du Gaztetandik Kultur Elkarteak eta oraingoan ere hainbat sagardo ekoizle bilduko dira frontoi ondoko dantzalekuan beraien zukua herritarrei eta gerturatzen dinerei eskaintzeko asmoz eta bide batez txapela janzterik bada, hobe.
concurso de sidra de errezil concurso sidra
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-10-04
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009522
Texto completo
Errezilgo baserrietan puri purian dago sagardoa egitearen ohitura eta beste urte batez herritarrei eskaintzeko moduan izango dira bertako baserritarrak. Izan ere, zazpigarrenez, Errezilgo sagardo Txapelketa herrikoia antolatu du Gaztetandik Kultur Elkarteak eta oraingoan ere hainbat sagardo ekoizle bilduko dira frontoi ondoko dantzalekuan beraien zukua herritarrei eta gerturatzen dinerei eskaintzeko asmoz eta bide batez txapela janzterik bada, hobe.
Hamabost baserrietako sagardoa izango da aukeran edizio honetan, «denak ohi bezala herritarrak ta urtez urte sagardoa egiten ari direnak beraien etxeetan», adierazi dute Gaztetandik Kultur elkarteko antolatzaileek.
Epaile lanetan 3 aditu jardungo dira, mahaitik mahaira, baserri bakoitzeko sagardoak dastatzen, eta onenarentzat izango dira txapela eta garaikurra. Hala ere, aurtengoan ere bertaratzen den jendeak aukera izango du bere iritzia emateko, sarrerarekin batera bozkatzeko aukera izango du bere gustoko sagardorik onena zein den aukeratuaz. Eta jendearen aukeraketak ere izango du saria.
Ekitaldia arratsaldeko 8etan hasiko da, aurrez aipatu bezala, frontoiaren gainekaldean dagoen dantzalekuan . Eguraldiak lagunduko ez balu, berriz, forntoian izango litzateke.
Jatekoa ere bai
Sagardoarekin batera, gerturatzen direnek jatekoa ere izango dute. Izan ere, tortila eta txorizo edo hirugiharra pintxoak izango dituzte aukeran eta postrea eta kafea ere izango dira. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute sarrera eta gaztetxoek -12tik 16ra urte bitartekoek- 5 euro.
Antolatzaileek parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak. Izan ere, «aukera paregabea da inguratzen diren guztientzat Errezilgo baserritan egindako sagardoa probatzeko ta ezagutzeko», esan dute.
Iaz, Ezama garaile
Iaz 18 baserrietako sagardoa dastatzeko aukera izan zen Errezilgo Sagardo Txapelketan eta Ezama enea baserria izan zen irabazlea.