Sagardoaren lurraldea

Babarrunak eta sagardoa protagonista

Descripción

Giro ezin honean joan zen igandean ospatu zen Gabonen atarian Noaua! Kultur Elkarteak eta Sagardo Egunaren Lagunak antolatutako Santo Tomas azoka. Abenduaren 21a ostiralean bada ere, astebete lehenago etorri zen Santo Tomas eguna Usurbila eta beste behin ere nahikoa jan eta edateko aukera izan zen herriko pilotalekuan.

ocio feria concurso de la alubia degustación gastronomía concurso de sidra sidra santo tomás usurbil

Ficha

  • Autor: Josu Aranberri
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2018-12-18
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: NA-009519

Texto completo

Giro ezin honean joan zen igandean ospatu zen Gabonen atarian Noaua! Kultur Elkarteak eta Sagardo Egunaren Lagunak antolatutako Santo Tomas azoka. Abenduaren 21a ostiralean bada ere, astebete lehenago etorri zen Santo Tomas eguna Usurbila eta beste behin ere nahikoa jan eta edateko aukera izan zen herriko pilotalekuan.

Herritarrak frontoi ingurura gerturatzerako prest zegoen dena. Txistorra eta taloa egiten batzuk, sagardoa banatzen besteak, gaztainak erretzen ere bai, eta bien bitartean, postu desberdinak ere bai produktu eta aukera desberdinekin. Igandeko azokaren antolatzailea zen Noaua! Kultur Elkartearen postua ere topatu zitekeen pilotaleku erdian. 'photocall' delakoa egiteko aukera eman zuten.

Honenbestez, igandean frontoi ingurura gerturatu zirenek aukera zabala izan zuten eguerdia bitartean. Batetik, herriko sagardo ekoizle desberdinen sagardoak probatzeko aukera izan zen, sagardo lehiaketara aurkeztu ziren sagardoa banatzen aritu baitziren Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideak. Bestetik, ohikoa den bezala, txistorra eta talo postuak ere arrakasta handia izan zuen. Bien bitartean, Aginagako Eskola Txikikoak Eskola Txikien festako arropa saltzen, AEKkoak Korrikakoa, Udarregi ikastolako ikasleak postreekin, Jakoba Errekondo eta Argiako lagunen mahaia... denetik izan zen.

Hala ere, azken urteetan bezala, babarrun eta sagardo lehiaketak izan ziren beste behin ere frontoi aldera gerturatu zirenen arreta piztu zuena. Herriko 27 ekoizleren babarrunak ikusteko aukera izan zen. Aginagako Manuel Aizpuruak eskuratu zuen txapela. Bigarren saria Joxe Kruz Matxainen babarrunarentzat izan zen eta hirugarren postua, berriz, Zugasti baserriko Pili Arroyorentzat.

Sagardo lehiaketari dagokionez, azken urteetan bezala herriko elkarte desberdinetako kideak aritu ziren epaile lanetan. Lehiaketara aurkeztutako sagardoak probatzen nahikoa lan izan zuten eta Zubietako Etxetxo baserriko Joxe Manuel Lizarraldek jaso zuen irabazlearen txapela. 2. postua Aginagako Aldapa baserriko Antonio Eizagirrek egindako sagardoak eskuratu zuen eta Zubietako Etxeberri baserriko Maria Dolores Sagastibeltzaren sagardoak 3. postua.

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kideak ere kalez kale ibili ziren auriak bere agerpena egin zuen arte.