Giro aparta San Lorentzo egunean
Descripción
Herriko zaindariaren eguna, San Lorentzo eguna, ospatu zuten atzo berastegiarrek. Ohitura den bezala, goizean goiz meza ospatu zen santuari eskainitako baselizan eta ondoren, mountain bike igoera egin zen herritarrentzako. Hamaiketakoa ere eskaini zen bertaratu ziren guztientzako. Jarraian, udaletxetik alkate-soinua atera zen San Martin elizarantz. Jarraian, meza nagusia ospatu zuen Xabier Iturrioz apaizak.
ocio berastegi degustación deporte rural fiestas sidra
Ficha
- Autor: Yarza
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-11-07
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009517
Texto completo
Herriko zaindariaren eguna, San Lorentzo eguna, ospatu zuten atzo berastegiarrek. Ohitura den bezala, goizean goiz meza ospatu zen santuari eskainitako baselizan eta ondoren, mountain bike igoera egin zen herritarrentzako. Hamaiketakoa ere eskaini zen bertaratu ziren guztientzako.
Jarraian, udaletxetik alkate-soinua atera zen San Martin elizarantz. Jarraian, meza nagusia ospatu zuen Xabier Iturrioz apaizak. Lagunak abeslari abesbatzako kideek lagundu zuten Perosiren meza kantatuarekin. Berastegiarrez gain, Tolosako eta Iparraldeko abelariek osatu zuten abesbatza. Mikel Tolosa herritarrak jo zuen organoa. Elizako arkupean Maria Cueto herriko artistak eskultura jarri du, eta aste bete gehiagoz egongo da ikusgai.
Arratsaldean, berriz, herri-kirol erakustaldia eskaini zuten 'Baztan-Bidasoako Gure Kiroletako Kluba' taldeko kideek. Josetxo Urrutiak eta Araitz Elgetak harri-jasotze erakustaldia eskaini zuten ingudearekin, bolarekin, kubikoarekin, zilindroarekin, eta abar. Aizkoran, berriz, Nerea Sorondo, Itxaso Onsalo, Patxi Larretxea, Oier Larretxea, Jon Telletxea eta Donato Larretxea aritu ziren, etzandakoaz gain altuerako aizkoran eta trontzan ere arituz.
Bestalde, sagardo-dastaketa ere izan zen herriko jaietan. Herritar ugari gerturatu ziren plazara, eguraldi onak lagunduta, antolakuntzak jarritako sagardoak eta pintxoak dastatzera. Bitartean, toka-txapelketa herrikoia ere antolatu zen.
Gaurko egitaraua
Goizeko 10:00etan goiz-deia joko da herrian, eta 11:30ean herriko aurrebenjamin, benjamin, alebin eta kadeteen pilota-partidak jokatuko dira Ipuliño pilotalekuan. Arratsaldeko 18:00etan haurren dantza, txistu eta trikitixa-emanaldia eta haurren dantza-soka egingo da. Ondoren, 19:30ean, 'Epa!' ikuskizuna eskainiko du Demode Quartet laukoteak plazan. Iluntzeko 20:30ean, zahagi-ardoa egingo da aparkaleku azpiko lokalean. Gaueko 22:30ean, Dantzerki emanaldia eskainiko dute herritarrek. Ondoren, Gozategi taldearekin erromeria egongo da jaiei amaiera emateko.
TEMASJaiak