Sagardoa, pintxoak eta dantza festak hasteko
Descripción
Sagardo festarekin hasi ziren atzo Alegiko Madalena jaiak. Auzoko plazan kokaturik zeuden sagardo ugariaz gain, hauekin batera ere pintxoak dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Eguraldi bikaina eta giro ezin hobea suertatu zen atzo arratsaldean Alegian. Dantzakiren saioa jarraian, afari herrikoia eta nola ez, Joselu Anaien dantzaldiarekin borobildu zen lehenengo eguna.
ocio alegia degustación gastronomía fiestas sidra
Ficha
- Autor: Mariryn Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-07-20
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009516
Texto completo
Sagardo festarekin hasi ziren atzo Alegiko Madalena jaiak. Auzoko plazan kokaturik zeuden sagardo ugariaz gain, hauekin batera ere pintxoak dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Eguraldi bikaina eta giro ezin hobea suertatu zen atzo arratsaldean Alegian. Dantzakiren saioa jarraian, afari herrikoia eta nola ez, Joselu Anaien dantzaldiarekin borobildu zen lehenengo eguna.
Aurrera festak
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera berriro ere piztuko da gaur giroa auzoan Paella Erraldoia nola egiten den ikusgai izango delarik. Itsasoko Ostatuko Manu eta Aidak sukaldatuko dute, osagai nagusia untxia izango delarik (Euskal Untxia), Iñaki Alberdiren babesarekin, eta jarraian herri afaria izango da. Afaltzen amaitu eta bingo herrikoia hasiko da, opariekin, eta DJ Gorrotxa musika jartzen.
Astelehenean, Madalena Eguna ospatuko dute itsasoarrek, jaietako handia, eta honekin agur esango diete aurtengo jaiei. Eguerdian izango da meza elizan, bukaeran Izazpe abesbatzaren emanaldia, eta jarraian Goruntz dantza taldearen erakustaldia ez da faltako. Saioa amaitzerakoan hamaiketako herrikoia eskainiko da eta arratsaldean, haur eta gaztetxoentzako puzgarriak.