Sagardoaren lurraldea

Andramari festak gaur abiatuko dira

Descripción

Tradizioari jarraituz, atzo gibel jatearekin festetarako motorrak berotu zituzten askok. Ohiturari jarraituz, festen atariko, gibel jatea egin zen Liztormendi elkartean. Mikel Tapia eta Eneko Araiztegi bertsolariek lagunduta, giro ezin hobean joan zen arratsa. Gaur, Andramari bezperan, festei hasiera ofiziala emango zaie Zerainen.

ocio fiestas sidra zerain

Ficha

  • Autor: Ion Muñoa
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-08-14
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009514

Texto completo

Tradizioari jarraituz, atzo gibel jatearekin festetarako motorrak berotu zituzten askok. Ohiturari jarraituz, festen atariko, gibel jatea egin zen Liztormendi elkartean. Mikel Tapia eta Eneko Araiztegi bertsolariek lagunduta, giro ezin hobean joan zen arratsa.

Gaur, Andramari bezperan, festei hasiera ofiziala emango zaie Zerainen. Egun guztian zehar haurrak izango dira protagonista eta iluntzetik aurrera, denek gozatzeko moduko jaia hasiko da sagardo eta txekorraren bueltan.

Goizeko 11:30etatik aurrera haurrentzako puzgarriak egongo dira plazan. 11:30etan eliz atzetik eta San Blasetik bueltan korrika saioa egingo dute umeek. Eguerdian, play back emanaldia izango da plazako oholtzan eta ondoren haurren bazkaria. Arratsaldeko 5etan buruhandiak izango dira eta arratsaldeko 6etan apar festa berezia egingo da.

Herriko ostalariek irakurriko duten pregoiaren ondoren, suziriekin eta kanpai-bueltakoekin hasiko dira festak ofizialki iluntzeko 8etan. Segidan, sagardo edanarekin eta txekor jatearekin jarraituko du festak. Gaueko 10etatik aurrera Gau Argi taldearekin erromeria egingo da eta goizaldean, Liztormendi elkartean mojito festa izango da. Iluntzean eta gauean, autobus zerbitzu berezia egongo da.

Behin gaur jaiak hasita, Andramari eta San Roke egunez ere ez da festa girorik faltako Zerainen: bolateak, herri kirolak, jan-edana, bertsolariak, erromeriak... festa gogoz denak izango du non eta zertan gozatua Zerain aldean datozen hiru egunetan.