Sagardoa eta jai giroa nagusi beste behin
concurso sagardo egunak sidra usurbil
Ficha
- Autor: Josu Aranberri
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2010-05-25
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000951
Texto completo
Sagardo Egunak lagun ugari elkartu zituen igandean Usurbilen. Zaitasunak zailtasun, maia-tzeko azkenbigarren igandearekin batera sagardoa izan zen protagonista nagusia Lagunak elkarteak antolatutako egunean eta eguraldi bikainarekin gainera. Aurten 25 urte bete dituzte Ziortza Gazte Elkartea eta Zumarte Musika Eskola izan ziren igandean Sagardo Eguneko lehen botila ireki eta lehen tragoa egin zutenak. Ondoren, plaza eta inguruan jarritako 29 sagardo postutan zeuden botatzaileen txanda izan zen goiz osoan. Gipuzkoako hainbat sagardotegiz gain, Nafarroa eta Bizkaiko sagardogileak ere izan ziren, Kantabriako sagardogile, Galizia eta Leonen egindako sagardoa ere dastatu ahal izan zelarik pilotaleku, dema plaza edota Askatasuna plazara azaldu zirenek. Alemaniako sagardoa Agian, Sagardo Eguneko berezitasunik handiena Alemaniako sagardoa izan zen. Alemaniarrak beraiek izan ziren gustu eta kolore desberdinetako sagardo alemaniarra banatu zutenak.Sagardo botatzaileen lehiaketak ere arreta berezia sortu zuen. Oholtza gainean zazpi bota-tzaile izan ziren beren abilezia agertzeko prest izan zirenak eta azkenean epaimahaiaren iitziz Iker Muguruza izan zen irabazlea. Iñaki Agirresarobe 'Tola'k lortu zuen 2. postua eta Urko Manterolak lortu zuen 3. postua. Ez ziren hauek oholtza gainera igo ziren bakarrak izan herriko trikitilariak ere beraien doinuak eskaini baitzituzten. Arratsaldean jarraipena izan zuen Sagardo Egunak. Ez zen sagardo banaketarik izan, baina nahikoa dantza egiteko aukera izan, bai Kantuki taldearekin frontoian eta bai Jun da Jo txarangarekin kalean.