Sagardoaren lurraldea

Sagardo Eguna antolatu dute Loiolan zapatuan eta bertako ekoizleek hartuko dute parte

Descripción

Duela bi urte antolatu zuten estreinakoz eta azkenekoz baita ereLoiolako Sagardo Eguna. Orduko "arrakasta" ikusita, auzoko festa batzordeak berriro aterako du jaia kalera ea zapatuan, azaroak 9, Loiolako Sagardo Egunaren bigarren edizioa egingo da. 13:00etan hasiko da festa. Basilikaren aurreko zabalgunean izango da eta festa batzordeko kideek aditzera eman dutenez, eeuria eginez gero "karpak jarriko ditugu eta aterpea izango da".

ocio degustación música sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-11-07
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009509

Texto completo

Duela bi urte antolatu zuten estreinakoz eta azkenekoz baita ereLoiolako Sagardo Eguna. Orduko «arrakasta» ikusita, auzoko festa batzordeak berriro aterako du jaia kalera ea zapatuan, azaroak 9, Loiolako Sagardo Egunaren bigarren edizioa egingo da. 13:00etan hasiko da festa. Basilikaren aurreko zabalgunean izango da eta festa batzordeko kideek aditzera eman dutenez, eeuria eginez gero «karpak jarriko ditugu eta aterpea izango da».

Bertako baserrietako sagardoa dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek izan ere, Geltokiko, Etxearretako, Iturbideko, Iturgaineko, Agiteko, Agite Berriko, Askiolako, Askiola Berriko, Azkuneko eta Mendibilgo aurtengo sagardoa sagardoa izago da bertan.

Edalontzia, 3,5 eurotan
Edalontzia 3,5 euro ordaindu beharko da, eta trukean «nahi adina» sagardo edan ahal izango dute herritarrek. Gainera, txorizo egosi pintxoa ere izango dituzte aukeran. Horrez gain, Izarraitz auzoan kokatuta dagoen Berastegi baserrikoek beraiek ekoiztutako gaztaren pintxoak ere jarriko dituzte salgai.

Giroa alaitzeko musika jarriko dute, eta gainera, kantu-jirako kideak bertan izango dira. Duela bi urte jende ugari azaldu zen Loiolara Sagardo Eguna zela-eta. Hori dela-eta «pozik» agertu dira antolatzaileak. Hala ere, aurten berriro ere bertan izatea nahi dute eta herritarrak animatu nahi dituzte zapatuan Loiolatik buelta bat eman eta bertako sagardo ekoizleak ezagutu eta egindako lanaren fruitua probatzera.