Sagar zaporedun eguna gaurkoa, Astigarragan
Descripción
Egun handia da gaurkoa astigartarrentzat eta ingurukoentzat. Gaur baita Sagarraren Jaia, Astigarragako Foru Plazan. Gaurko sagar eguna Goizean goizetik hasiko da festa, 9:30etan hain zuzen. Txirrisklako txistularien dianarekin Sagarraren jaia hasi dela iragarriko dute, eta astigartarrak esnatuko dituzte. Jarraian, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea egongo da, plazan.
ocio rally fotográfico astigarraga baile deporte rural concurso fiestas de la manzana sagar uzta
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2019-09-29
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009502
Texto completo
Gaurko sagar eguna
Goizean goizetik hasiko da festa, 9:30etan hain zuzen. Txirrisklako txistularien dianarekin Sagarraren jaia hasi dela iragarriko dute, eta astigartarrak esnatuko dituzte. Jarraian, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea egongo da, plazan. 11:00ak aldera, sagarraren azoka antolatu da, bertan hainbat produktu eta zerbitzu daude aukeran, hala nola, sagar mermelada tailerra, sagarraren erakusketa, dastaketa eta salmenta, sagardo eta muztio dastaketa, eta beste hainbat aukera. Azoka dagoen bitartean, muztioaren elaborazioa ere egongo da.
Eguerdian, sagar dantza lehiaketarekin astigartarrak mugimenduan jarriko dira, ondoren topa herrikoia eta amaitzean herri bazkaria.
Arratsaldean, Euskal Herriko aizkolari Txapelketa eta afizionatuen pelota partiduaz gozatzeko aukera aparta.
GAUR, IGANDEA
Sagarraren Jaia, Foru Plazan
09:30, Txirrisklako txistularien diana.
10:30-12:00, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagar mermelada tailerra; sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.
11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea, eta zanpatzea, bertaratutako familien laguntzarekin.
12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00, Txalaparta, eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia. Julen Lizeagari aipamen berezia
14:30, Herri bazkaria.
16:30, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.
17:15, Afizionatuen pelota partidua.