Sagarrak gozotasuna hartuko du igandean
Descripción
"Sagarraren heldutasuna pixka bat atzeratuago dator" esan zuen Felix San Sebastián Fruitel Elkarteko lehendakariak eta "sagar urtea ere bada" nabarmendu zuen atzo, Foru plazan, sagardo sagarraren heldutasunaren eta 19garren Sagar Uztaren aurkezpenean. Hori dela eta, "sagasti askotan adar eta enborra asko hautsi dira eta sagarraren neurria txikiagoa da.
ocio rally fotográfico astigarraga deporte rural julen lizeaga sagar bira fiestas de la manzana sagar uzta concurso de sidra popular
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2019-09-25
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P31-39 »
- Código: NA-009498
Texto completo
«Sagarraren heldutasuna pixka bat atzeratuago dator» esan zuen Felix San Sebastián Fruitel Elkarteko lehendakariak eta «sagar urtea ere bada» nabarmendu zuen atzo, Foru plazan, sagardo sagarraren heldutasunaren eta 19garren Sagar Uztaren aurkezpenean. Hori dela eta, «sagasti askotan adar eta enborra asko hautsi dira eta sagarraren neurria txikiagoa da. Lehenengo datuen arabera, orokorrean, sagar ederra dago. Aurreko urtearekin alderatuta, azukre gutxixeago dakar sagarrak orokorrean, nahiz eta datu hori zerbait aldatuko den azken egun hauetan».
Eta dudarik gabe, gozotasuna irabazten lagunduko du bihartik hasiko den Sagar Uztaren festak. Xabier Urdangarin alkateak aurkeztu zuen eta berarekin batera Antton Arkak azaldu zuen egitaraua. Haiekin batera, Euskal Sagardoa Jatorriko sagardogileak, Jokin Mariezkurrenak ordezkatuta, tabernariak eta kultur taldeak egon ziren.
Julen Lizeaga sagar ekoizleari, aipamen berezia
Ekitaldiaren ospakizun nagusia igandean izango da. Han, unean bertan egindako 2019 uztako lehen muztioa dastatzeko aukera izango da, baita sagardogileen aurreneko muztioaz gozatzeko aukera ere. Aurten gainera, berrikuntza gisa, aipamen berezia egingo zaio Julen Lizeaga sagar ekoizleari sagardo sagarraren alde egindako lanagatik. Topa egin aurretik egingo zaio.
Bihar emango zaio hasiera ospakizunari, ohiko pintxopotearekin. Sagarraren eratorriekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira tabernetan. Sagardoetxeako bisita gidatua egitera gonbidatu zaie azken urteetan herrira etorri diren herrikide berriei.
Larunbatean helduko diote berriro, Sagar Bira mendi bueltarekin, Santiomendiko Sagardo Bidean zehar. Horretarako izena eman behar da, eta baita igandean izango diren beste hiru ekintzatarako ere: Argazki Rally Digitala, sagar mermelada tailerra, eta muztioaren elaborazioa. Sagarraren Jaiaren barruan egingo dituzte horiek, Foru Plazan. «Ia 60 familiak eman dute izena» aipatu zuen Antton Arkak, herriko eragile desberdinen ordezkari bezala.
Ekintza mordoa ere izango da igandean. Goizean hasi eta arratsaldean amaituko da jaia Euskal Herriko aizkolari Gazteen txapelketarekin eta afizionatuen pelota partiduarekin. Bertan herriko semeak ariko dira lehian: Markel Zapiain eta Axel Larrañaga.
Sagardo lehiaketa, larunbatean Ergobin
Aurretik, Ergobiko plazan izango da zita garrantzitsua, larunbatean: Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala jokatuko da 12 sagardo onenen artean, 20:00etatik aurrera.
SAGAR UZTA FESTA
IRAILAK 26, Bihar
19:00-21:00, Pintxopotea, Astigarragako tabernetan. Sagarraren eratorriekin egindako pintxoak eskainiko dira.
IRAILAK 28, larunbata
09:30, Sagar Bira: Santiomendiko Sagardo Bidean zehar mendi buelta, familian*.
20:00, Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala, Ergobin.
IRAILAK 29, igandea
Sagarraren Jaia, Foru Plazan
09:30, Txirrisklako txistularien diana.
10:30-12:00, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan*.
11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagar mermelada tailerra*; sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.
11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea, eta zanpatzea, bertaratutako familien laguntzarekin*.
12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00, Txalaparta, eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia. Julen Lizeagari aipamen berezia
14:30, Herri bazkaria.
16:30, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.
17:15, Afizionatuen pelota partidua.
*Izenemateak aldez aurretik: www.sagardoarenlurraldea.eus, info@sagardoarenlurraldea.eus, edo 943 55 05 75
GIZARTEA