Sagardoaren lurraldea

Sagardoak zipriztinduko du herria, irailean

Descripción

Ikasturte hasiera izateaz gain, sagarraren hilabetea ere bada iraila, eta hori nabari da Astigarragako iraileko agen­dan. Ohi bezala, AEK euskalte­giak aurreko ikasturtean ate­ra­tako argazkien erakusketak estreinatuko du agenda, as­telehenean bertan. Herriko tabernetan ikusi ahal izango dituzte herritarrek, ostegu­nera bitarte. Ikasturte hasierako gainon­tzeko jarduerek emango diote segida, ondoren.

ocio rally fotográfico astigarraga ergobia sagar bira fiestas de la manzana sagar uzta concurso de sidra

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-09-29
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009493

Texto completo

Ikasturte hasiera izateaz gain, sagarraren hilabetea ere bada iraila, eta hori nabari da Astigarragako iraileko agen­dan.

Ohi bezala, AEK euskalte­giak aurreko ikasturtean ate­ra­tako argazkien erakusketak estreinatuko du agenda, as­telehenean bertan. Herriko tabernetan ikusi ahal izango dituzte herritarrek, ostegu­nera bitarte.

Ikasturte hasierako gainon­tzeko jarduerek emango diote segida, ondoren.

Aiztondo abesbatzak entse­gu irekia egingo du hilaren 6an, ikasturtea hasteko. Herri­tar oro gonbidatu dute proba­tzera.

Hurrengo egunean, hilaren 7an, gaztetxoen txanda izango da, irekiera jaia egingo baitu Gaztelekuak.

Sagarra eta sagardoak ere izango dute protagonismoa, hil honen bukaeran. Hilaren 26tik 29ra izango da Sagar Uzta Jaiaren hemeretzigarren edizioa; eta zita berezia izango dute hilaren 28an ergobiarrek. Hain juxtu, Gipuzkoako Sagar­dogileen Elkarteak antolatzen duen Sagardo Txapelketa He­rrikoiaren finala izango da bertan.

2-5, Argazki erakusketa. AEK euskaltegiak 2018-2019 ikasturtean zehar herriko hainbat txokotan ateratako argazkiak herriko hainbat tabernatan egongo dira ikusgai: Ibai-Lur, Ikatza, Sagartxo, Txiki eta Zipotzan.

6, Abesbatzaren entsegu irekia, kultur etxean, iluntzeko 20:00etan. Astigarragako Aiztondo abesbatza ezagutzeko entsegu irekierara etor zaitezke. Aiztondo abesbatzako kide izateko aukera zabalik dago. Anima zaitez! Harremanetarako: aiztondoabesbatza@gmail.com edo 943 335 064 telefonoan.

7, Gaztelekuaren irekiera jaia. Gaztelekuan, arratsaldeko 17:00etan. Beterriko gazteen Parkour erakustaldia, jan eta edatekoak, musika eta bestelakoak. Euriarekin ikastolako atarian.

7, Astigarragako VI. 4x4 Triala. Zarkumendegi atzean, 16:00etan.

16-22, Europako Mugikortasun Astearekin bat irailaren 16tik 22ra udaleko ingurumen sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Aurtengo lema Ibili gurekin izango da. Egitaraua: www.astigarraga.eus

20, Txu-txu trena. Pelotari kaleko autobus geltokian, arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:00etara. Merkataritza txikiaren aldeko sentsibilizazio kanpaina egingo da Beterrin eta horren baitan txu-txu trena ibiliko da Astigarragako merkataritza eta ostalaritza gunean barrena. Antolatzailea: Astiko merkatarien elkartea.

21, Santio igoera herrikoia. Joseba Barandiaran plazatik Santiagomendiraino, arratsaldeko 18:00etan. Haurrak 16:00etan aterako dira plazaren inguruan ibiltzeko eta alebin eta infantilak Ipintzaraino igoko dira. Izen-ematea: kiroldegian eta Gerizpe okindegian eta egunean bertan Plazan. Helduek, 5 euro, eta haurrek, doan. Antolatzailea: Mundarro, Astigarragako txirrindularitza taldea eta Astigarragako Udala.

26-29, XIX. Sagar Uzta Jaia. Sagardotegietako dolareetako lanen hasiera ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira iraileko azken astean.

26, Arratsaldean, Sagar pintxopotea Astigarragako tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoekin.

28, Goizean zehar familientzako jarduerak, besteak beste, sagar-bira, sagar motak ezagutzeko Santiagomendin zehar. Aurrez izena eman behar da.

29, Goizean, Sagarraren Jaia Foru Plazan: muztioa egitea, txalaparta, kirikoketa, sagar dantza, sagardo eta muztio dastaketa, etab. Eguerdian, herri bazkaria eta arratsaldean afizionatuen pilota partiduak.

29, Goizean Argazki Rallya Foru Plazan. Oinarriak: Sagardoaren lurraldearen web orrian.Egitaraua eta izen-emateak: 943 550 575/www.sagardoarenlurraldea.eus.

28, Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa herrikoiaren finala. Ergobiako plazan, 20:00etan. Afaria eta finalera iritsitako 12 sagardoak dastatu eta iritzia emateko txartelak salgai daude Gipuzkoako Sagardogileen elkartean (www.sagardoa.eus), Ikatza, Txiki, Zipotza tabernetan edo Ergobiako elkartean. Antolatzaileak: Gipuzkoako sagardogileen elkartea eta Danak Bat Ergobiako elkartea. Babeslea: Astigarragako Udala.

30, 2018-2019 ikasturteko udal diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da: euskera ikasteko laguntzak, aisialdiko begirale eta zuzendari titulua euskeraz ateratzeko laguntzak, Udako unibertsitateko euskerazko eskoletarako laguntzak, garraiorako laguntzak (DBHko 2.zikloko ikastetxe publikoetako eta HHI-EPAko ikasleentzat) eta haur eskolako familia ugari edo bi senideren matrikuletarako laguntzak.

30, KZ GUNEko koordinatzailea gaur egongo da 16:00etatik 17:45etara. Ikastaroen eskaintza ikusteko: www.kzgunea.eus. Informazioa eta izen-ematea: tutor.astigarraga@kzgunea.net