Sagardoaren lurraldea

Tolareetako lanen hasiera, ospakizun

Descripción

Txotx garaiaren hasiera ba­ka­rrik ez, sagarra biltzen hasteko garaia ere oso garrantzitsua da, Astigarragako sagardotegietan. Eta azkeneko urte luzetan be­za­la, ospakizun bilakatuko du­te, datorren astean. Sagar Uzta Jaiaren 19garren edizioa egingo dute, ostegunetik igandera. Ohiko pintxopotearekin ha­siko dute ostegunean, sagarraren eratorriekin egindako pin­txoak izango baitira, herriko ta­bernetan.

ocio rally fotográfico astigarraga ergobia sagar bira fiestas de la manzana sagar uzta concurso de sidra

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-09-21
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009489

Texto completo

Txotx garaiaren hasiera ba­ka­rrik ez, sagarra biltzen hasteko garaia ere oso garrantzitsua da, Astigarragako sagardotegietan. Eta azkeneko urte luzetan be­za­la, ospakizun bilakatuko du­te, datorren astean. Sagar Uzta Jaiaren 19garren edizioa egingo dute, ostegunetik igandera.

Ohiko pintxopotearekin ha­siko dute ostegunean, sagarraren eratorriekin egindako pin­txoak izango baitira, herriko ta­bernetan. Larunbatean helduko diote berriro, Sagar Bira mendi bueltarekin, Santiomendiko Sa­gardo Bidean zehar. Horreta­ra­ko izena eman behar da, eta baita igandean izango diren beste hiru ekintzatarako ere: Argazki Rally Digitala, sagar mermelada tailerra, eta muztioaren elaborazioa. Saga­rra­ren Jaiaren barruan egingo dituzte horiek, Foru Plazan.

Hori baino lehen, Ergobiko plazan izango da zita garran­tzitsua, larunbatean: Euskal He­rriko Sagardo Txapelketa He­rrikoiaren finala jokatuko da, 12 sagardo onenen artean.

IRAILAK 26, osteguna

19:00-21:00, Pintxopotea, Astigarra­ga­ko tabernetan. Sagarraren eratorrie­kin egindako pintxoak eskainiko dira.
IRAILAK 26, osteguna

19:00-21:00, Pintxopotea, Astigarra­ga­ko tabernetan. Sagarraren eratorrie­kin egindako pintxoak eskainiko dira.

IRAILAK 28, larunbata

09:30, Sagar Bira: Santiomendiko Sagardo Bidean zehar mendi buelta, familian*.

20:00, Euskal Herriko V. Sagardo Txa­­pelketa Herrikoiaren finala, Ergobin.

IRAILAK 29, igandea

Sagarraren Jaia, Foru Plazan

09:30, Txirrisklako txistularien diana.

10:30-12:00, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan*.

11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagar mermelada tailerra*; sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.

11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea, eta zanpatzea, bertaratutako familien laguntzarekin*.

12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.

13:00, Txalaparta, eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.

14:30, Herri bazkaria.

16:30, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.

17:15, Afizionatuen pelota partidua.

*Izenemateak aldez aurretik: www.sa­gardoarenlurraldea.eus, info@sagardoarenlurraldea.eus, edo 943 55 05 75