Mugarrieta baserria nagusi Errezilgo Sagardo Txapelketa Herrikoian
Descripción
Festa giroa nagusitu zen Errezilen pasa den zapatu gauean. Izan ere, zazpigarrenez, bertako Sagardo Txapelketa herrikoia antolatu zuen beste behin Gaztetandik kultur elkarteak. Eguraldia lagun, aurreikusita bezala, frontoiaren ondoko dantzalekuan egin zuten sagardo sariketa eta jendeak ere erantzun ona eman zuenez, giro ederra sortu zen bertan.
errezil concurso caserio mugarrieta concurso de sidra popular sidra premiado
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2019-10-08
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009440
Texto completo
Festa giroa nagusitu zen Errezilen pasa den zapatu gauean. Izan ere, zazpigarrenez, bertako Sagardo Txapelketa herrikoia antolatu zuen beste behin Gaztetandik kultur elkarteak. Eguraldia lagun, aurreikusita bezala, frontoiaren ondoko dantzalekuan egin zuten sagardo sariketa eta jendeak ere erantzun ona eman zuenez, giro ederra sortu zen bertan.
Hamalau baserrietako sagardoa dastatzeko aukera izan zen, tortilla, txorizo nahiz hirugihar pintxoez lagunduta.
Aurreko urtetan bezala, bi sari banatu zituzten sagardo lehiaketan, bata sari ofiziala, epaimahaikideek emandakoa, eta publikoarena bestea, frontoira gerturatutako herritarrek emandako iritzia ere kontutan hartuz.
Mugarrieta baserria nagusitu zen bi sailkapenetan. Epaimahaiaren arabera, Mugarrieta baserriak ekoi-tzitako sagardoa izan zen aurtengo edaririk onena. Estra Zaharra baserria sailkatu zen bigarren eta Basabe baserria hirugarren. Txapelketara bertaratu ziren herritarren artean ere sagardorik gustukoena Mugarrieta izan, Estra Zaharra baserriko sagardoa aukeratu zuten herritarrek ere bigarren onena bezala eta hirugarren lekuan Zuazketa baserriko muztioa sailkatu zen.