Sagardoaren lurraldea

Mugarrieta baserriaren sagardoa, garaile

Descripción

Festa giroa nagusitu zen Errezilen pasa den zapatu gauean. Izan ere, zazpigarrenez, bertako Sagardo Txapelketa herrikoia antolatu zuen beste behin Gaztetandik kultur elkarteak. Eguraldia lagun, aurreikusita bezala, frontoiaren ondoko dantzalekuan egin zuten sagardo sariketa eta jendeak ere erantzun ona eman zuenez, giro ederra sortu zen bertan.

errezil concurso caserio mugarrieta concurso de sidra popular premiado

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-10-08
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009438

Texto completo

Festa giroa nagusitu zen Errezilen pasa den zapatu gauean. Izan ere, zazpigarrenez, bertako Sagardo Txapelketa herrikoia antolatu zuen beste behin Gaztetandik kultur elkarteak. Eguraldia lagun, aurreikusita bezala, frontoiaren ondoko dantzalekuan egin zuten sagardo sariketa eta jendeak ere erantzun ona eman zuenez, giro ederra sortu zen bertan.

Hamalau baserrietako sagardoa dastatzeko aukera izan zen, tortilla, txorizo nahiz hirugihar pintxoez lagunduta. Aurreko urtetan bezala, bi sari banatu zituzten sagardo lehiaketan, bata sari ofiziala, epaimahaikideek emandakoa, eta publikoarena bestea, frontoira gerturatutako herritarrek emandakoa.

Mugarrieta baserria nagusitu zen. Estra Zaharra baserria sailkatu zen bigarren eta Basabe baserria hirugarren. Txapelketara bertaratu ziren herritarren artean ere sagardorik gustukoena Mugarrieta izan zen.