Kalitate handiko sagardoa, usaintsua eta fruta zitriko askokoa
Descripción
Ehundaka pertsonek gozatu dute,jada,urtarrilean ireki zen 2009ko txotx denboraldiaz. Aurtengoan zuku paregabea aurkezten dute sagardotegiek, bertako sagarraren portzentaia ikaragarri altuaz egina,azken hiru hamarkadetako marka guztiak hautsi dituen uztari esker.
ocio guía sidra sagardoetxea sidrería temporada del txotx cosecha
Ficha
- Fuente: Hosteleria de Gipuzkoa Ostalaritza
- Fecha: 2009-04-01
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009340
Texto completo
Tradizioari jarraiki, hilabete hauetako aktibitate gastronomikoa sagardotegien inguruan garatzen da,batez ere.Bakailao tortila,bakailao frijitua, txuleta eta gaztaz, menbriloaz eta intxaurrez osatutako postrea dira, momentu honetan, gure lurraldeko menu ospetsuenaren osagarriak. Lagungarri bezala, ez dago sagardo trago on bat bezalakorik eta, adituen arabera, kalitate handikoa da aurtengo edaria,usain berezi eta markatukoa,freskoa eta fruta zitriko ugarirekin eginikoa.
Urtarrilaren 14an Astigarragan ospatu zen irekiera ekitaldian Aimar Olaizola pelotaria izan zen lehenengo kupela irekitzeko arduradura. Bertan azaldu zuten Sagardun Partzuergoko adituek aurtengo produktuaren bikaintasunak izan dugun klimatologia onuragarrian duela jatorria, “eguzki moderatua eta tenperatura erregularrak” izan baititugu uzta garaian.Ezaugarri hauek uzta ugaria ekarri dute, 10 milioi sagar kilo baina gehiago jaso baitira,azken hiru hamarkadetako kopuru handiena. Honi esker, sagardoaren ekoizpenean
bertako sagarraren portzentajea ikaragarri altua izan da, aurreko urteetakoa baino dezente nabarmenagoa.
Sagardotegiko denboraldi honek dituen berrikuntzetako bat Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak aurkeztutako Txotx Gida da. Orain posible da telefono mugikorrean Elkarte honetako kide diren Gipuzkoako 58 sagardotegiei buruzko informazio guztia izatea.Batura Mobile Solutions enpresarekin batera sortutako iniziatiba honen helburua da sagardotegien zerrenda bat eta hauek aurkitzeko informazioa interesa duten guztien eskuetan jartzea.Honela,posible da jakitea sagardotegiak libre dauden edo ez, aparkatzeko lekua duten edo ez, zein errezeta dituzten eta beste hainbat datu.
T
otx Gida euskaraz,gaztelaniaz,frantsesez edo ingelesez jaitsi daiteke,eta lau modu ezberdinetara eskuratu: 1. Bluetooth bitartez, Elkartearen egoitzara gerturatuz edota deskargatzeko aukera ematen duten ekitaldietara hurbilduz 2.Mezu bidez,5195 zenbakira idatziz 3. http://mobi.baturamobile.com/txoxt helbidera sartu eta ordenagailuan gordez 4. Mugikor batetik bestera igorriz. Horretarako,“PASALO” hitza bilatu behar da Txotx Gidaren aukeren artean.
Honela,guztira,gutxi gorabehera,13 milioi sagardo litro ekoiztu dira aurtengoan, Astigarragako Sagardoetxea museotik aditzera eman zutenez, non Gipuzkoako Ostalaritzako hainbat ordezkari izan ziren.
Aurtengo sagardoak kolorean du berezitasunetako bat, berdea baita baina tonu horiekin,“kolore gehiegi izatera iritsi gabe,taninoen eta azidoen arteko oreka ona dela eta”. Honez gain, hartziduraren ezaugarriek “ahorako egokia eta azukre hondarrik gabeko sagardoa”sortu dute.2009ko zukua “oso freskoa da,ondo sartzen dena eta alkohol graduetan eta garraztasunean orekatua”. ■