Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea, euskararekin bat

Descripción

DV. Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, museoaren eta sagardoaren interpretazio gunearen errealitatea euskaltegien eskura jarri dute aurten ikasturterako eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa. Proposatutako jardunaldiak sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta landa inguruneko euskara ezagutu eta praktikatzea ditu helburu nagusi, eta zehazki, sagardoaren eta sagardogileen munduko euskara ezagutu eta lantzea.

astigarraga euskara cultura museo sidra sagardoetxea manzana

Ficha

  • Autor: Gisela Crespo
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2019-09-10
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009329

Texto completo

Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, museoaren eta sagardoaren interpretazio gunearen errealitatea euskaltegien eskura jarri dute aurten ikasturterako eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa. Proposatutako jardunaldiak sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta landa inguruneko euskara ezagutu eta praktikatzea ditu helburu nagusi, eta zehazki, sagardoaren eta sagardogileen munduko euskara ezagutu eta lantzea.

Hala, Sagardoetxeak ekintza honi ekitea proposatzen die euskaltegiei, ondoko etapetan banatuta: Euskaltegian eta Euskal Herriko sagardoa eta sagarraren kulturaren inguruko teoria eta informazioaren azterketa euskaltegiek garatu beharreko jardunaldien bidez. Sagardoetxeak badu, gainera, sagardoaren berezko hiztegia eta sagarraren kulturaren inguruko material didaktikoa. Material hau, Sagardoetxeako bisita burutu ostean banatuko zaio talde bakoitzari.

Halere, eta nahi duenak, material hau museora etorri aurretik eskuratzeko aukera ere badauka, bertan biltzen diren edukiak euskaltegian lantzeko.

Sagardoetxeak banatuko duen materiala honakoa da: alde batetik, Sagardoaren berezko hiztegia (Sagardoaren hiztegia). Bertan, sagarraren eta sagardoaren munduko terminologia zehatza aurkituko dute ikasleek, baita euskaltegian lantzeko aukera emango dieten bibliografia anitza ere.

Hiztegia gaika bereizitako bost ataletan banatua dago, sagardoaren ekoizpenarekin zerikusia duten atalak guztiak, eta sagarraren lorearen bost petaloak irudikatu nahi ditu.

Eta bestetik, sagarraren kulturaren inguruko material didaktikoa (Sagarrarekin jolasean). Bertan, Sagardoetxearen bisitan landu diren edukiak aurkituko dituzte ikasleek.

Besteak beste, honakoak izango dira edukiak: sagardogintza kontuak, sagardoa lortzeko eman beharreko pausoak, landareen ugalketa teknikak, inausketa motak, polinizazioa...

Sagardoaren elaborazio prozesuaren azterketa praktikoa egingo da Sagardoetxeako instalazioetan barrena egindako bisita gidatu baten bidez, eta honek, sagardo munduko hitzak ezagutzeko eta lantzeko aukera emango dute Sagastian, Euskal Herriko sagarrondo motak, gidatze-sistemak, txertaketak ikusiko dira, besteak beste.

Museo-gunean, sagarra eta sagardoaren historia, oraina eta etorkizuna edo sagardogilearen tresnak, besteak beste, ikusiko dira eta dastalekuan, sagardoa txotxean dastatzeko erritoan murgilduko dira. Museoaren bisita honekin, sagardoaren kulturaren inguruko hiztegia landuko da.

Urtaro bakoitzean, gainera, sagardoaren elaborazio prozesuari dagozkion jarduera zehatzak burutzen dituzte Sagardoetxean, eta honek, jarduera zehatz bakoitzaren inguruko terminologia lan-tzeko aukera emango du: landaketa, polinizazioa, sagar bilketa eta prentsaketa.

Sagardoetxeak bere web atarian ikasleek praktika idatzia jorra-tzeko aukera ematen duen foro zehatz bat ere dauka, bertako edukiak ikastetxe desberdinetako irakasleek jartzen dituzten arauen arabera garatuko direlarik. Bi helburu nagusi ditu idatzizko praktika honek. Batetik, euskararen ezagutza sakontzea, eta bestetik, museoan ikasitako historia eta elaborazioari dagozkion edukietan sakontzea.

Sagardoetxea-Euskaltegiak proposamenaren prezioari dagokionez, (Euskaltegiko prestaketa, material didaktikoaren banaketa, mintza-praktika, Sagardoetxean eta idatzizko praktika...) 3,5 euro balio ditu. Informazio gehiagorako: helbidea bisitatu daiteke.