Aita Larramendi Ikastolak elkartruke programa berri bat martxan ipini du
Descripción
DV. Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak eta Alemaniako BBS-Ahrweiller eskolek elkartruke programa berri bat ipini dute martxan. Otsailean andoaingo ikasleak Alemanian egon eta gero, oraingoan beraiek daude hemen. Ikastolak adierazi duen bezala "Duela hilabete agurtu genituen aurpegiak pasa den larunbatean ikusi genituen berriro ere. Alemanak Euskal Herrira iritsi berriak ziren, guk hara iristean eraman genuen neke berarekin.
ocio gastronomía sidra sidrería
Ficha
- Autor: Marivi Olano
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2009-03-25
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-009319
Texto completo
Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak eta Alemaniako BBS-Ahrweiller eskolek elkartruke programa berri bat ipini dute martxan. Otsailean andoaingo ikasleak Alemanian egon eta gero, oraingoan beraiek daude hemen. Ikastolak adierazi duen bezala «Duela hilabete agurtu genituen aurpegiak pasa den larunbatean ikusi genituen berriro ere. Alemanak Euskal Herrira iritsi berriak ziren, guk hara iristean eraman genuen neke berarekin. Hala ere pozgarria izan zen etxekoak bezala hartu gintuztenak Bilbon lur hartzen ikustea. Baina nekea ez zen gauean ez ateratzeko aitzakia izan. Hemengo ohitura errotuenak erakusteko sagardoarekin lagundutako afaria prestatu genien eta fandango eta arin-arin batzuk dantzatu ostean parrandarako prest..!»
Igandean berriz, bisitak egiteko ordua heldu zen. «Leitzaran bailara bisitatzeko iratzargailuak goizegi jo baitzuen aukeran. Egunpasa polita izan zen halere denontzat. Arratsaldean berriz, Realaren partidua ikustera joanez amaitu baitzen. Alabaina, txalapartaz eta dantzariez lagundutako ongi-etorria ez zen astelehen goizera arte iritsi. Ikastola guztia euren zain bazegoen ere, Donostia ikustera joan ziren (Aquariuma, Igeldo, Kontxako badia...). Eta gaurkoan, euskarako ikastaro txiki baten ostean, herri kirolei eman diegu paso».
Esperientzia abesgarria
Oraindik aste luzea dute aurretik, hainbat ekintzaz betea: Ordiziako azoka bisitatuko dute Igartubeiti baserriarekin batera, Sagardoetxea, pintxo lehiaketa eta dastaketa ere izangodituzte, Ikastolakoikaskideek osaturiko Susa talde andoaindarraren kontzertua, euskal dantza ikastaroa, Miramonera bisita eta astea ongi amaitzeko Zumeatarran afari eder bat elkar trukean parte hartu duten ikasle, guraso eta irakasle guztiekin. Ikastolak azpimarratu duenez «Esperientzia aberasgarria bezain ahaztezina izan da guztiontzat».