Sagardoaren lurraldea

SAGARREN MAMA GOXOA

Descripción

Santa Zezilia egun iristearekin batera inguruko sagardotegi guztiek irekitzen dituzte pixkanaka euren ateak. Gurean sagardotegirik ez, baina urteroko zita arrazoi batengatik edo bestearengatik galtzen ez dutenak ugari dira, bai. Txotx garaiak jarraitzaile ugari ditu gure herrian.

sidra manzana manzano manzanal cosecha

Ficha

  • Fuente: Issuu
  • Fecha: 2008-12-01
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009289

Texto completo

Euskal produktu petoa eta zale ugari dituena ere bai. Horixe dugu sagardoa. Herrian bertan sagardotegirik ez, baina lotura handia duten hamaika pertsona baditugu. Sagarrak biltzen dituztenetatik, sagardotegia dutenera arte. Edo sagardoa etxekoentzat egiten dutenetik, sagardotegira koadrilan joaten direnera arte.
Sagardoaren hitzorduari hutsik egiten ez diotenak makina bat dira gure herrian. Gaztetatik hasita, zaharrenetararte. Zaila da sagardoaren eta sagardotegien zaleak ez topatzea, baita herrian ere.
Sagar arbolak gainezka
Urte batean urri, hurrengoan asko... horrela izaten omen da sagarraren uzta. Aurtengoan sagarrondoak gainezka, aleen pisuarekin adarrak puskatuta... horrela egon dira sagastiak. Halako sagar pilarekin baserrietan ez da lan faltarik izan aurtengo sagar uztan. Irungoena baserrian ongi dakite hori.
Zazpiehun sagar arbolatik gora dituzte bertako sagastian Izagirre-Garcia familiakoek eta ez dute lan makala izan ale guztiak jasotzen. Urriaren erdialdera hasi eta ia hilabetez aritu dira sagar biltzen etxekoak, egunero lantokitik atera baserrira igo eta lanean segi behar .
Eskuz jasotzen dituzte sagarrak Irungoenan, makurtu eta banaka-banaka, alez ale saskira bota eta gero handik zakuetara. Hogeita hamahiru tona sagar bildu dituzte aurten. Zalantzarik gabe, erraz esaten da, lau lagunen artean horiek denak banaka jaso baino errazago bai behintzat.
Hamagiru sagar mota ezberdin dituzte sagastian, Gipuzkoako sagardoa egiteko erabili beharreko sagar motatakoak denak. Azaroaren erdialdera etxe ondoan pilatutako milaka sagarrez betetako zakuak kamioira kargatu eta sagardotegira bidean izaten dira. Iñaki Begiristain idiazabaldarrak Ikaztegietan duen Begiristain sagardotegira eramaten dituzte Irungoenako sagarrak, han zukua atera eta sagar-ardo bilakatzeko.
Garai bateko dolareari eraginez
Urrezpaleo baserrian urtero egiten zuten sagardoa etxeko dolarean, baina aurten huts egin behar izan dute. Ez ordea, nahita. “ S a g a r a s k o iz a n d a a u r t e n, e t a je n d e a k b e s t e m o d u b a t e r a la n e gin d u ” , esan du Nieves Urzelaik. Eurek egindako sagardoa, sagarrak ekartzen zituzten horientzat izaten zen. Eta beren etxerako egin nahi bazuten, beren sagarrekin egiten zuten.
Datorren urtean, dena ongi joanez gero, sagardoa egiten jarraituko dutela dio Nievesek. Baina horretarako, gogoa eta jendea beharrezkoak direla dio: “ k o n t u a e z d a s a g a r d o a e git e a b a k a r rik. H o r r e k a t z e tik, la n h a n dia e m a t e n d u ” . Dolarea muntatu gabe izaten dute urtean zehar Urrezpaleon. Sagardoa egin nahi dutenetan, beraz, dolarea muntatu, ingurua eta dolarea bera garbitu, sagardoa egin eta atzerako prozesua egin behar izaten da ondoren. “ S a g a r d o a e git e a, b e r e h o r r e t a n, e r r e z a d ela e s a n d ait e k e. O k e r r e n a g e r o e t o r t z e n d a, d e n a g a r bit u e t a d ola r e a b e r rir o g o r d e b e h a r d e n e a n ” , dio Nieves Urzelaik.
Urrezpaleon sagardoa egiteko ardura hartzen duena bere aita izaten da, Juanito Urzelai. “ Nik h ala e z a g u t u d u t bizi g u z tia n. E t a a h al d e n h ein e a n b e hin t z a t, h ala ja r r ait u k o d u g u, z e r g a tik e z ” . Bertako dolareari buruz galdetuta, Nievesek, ez daki zehatz zenbat urte izango dit u e n : “ Nir e bizit z a g u z tia n iz a n d a h a u h e m e n ”.
Gutxik egiten dute sagardoa etxean. Izan ere, sagarrondoak dituztenek, saldu egiten dituzte, gehienek. Baina sagardoa antzinako erara etxean egiteak, badu bere xarma Urzelairentzat. Idiazabalen beraiek bakarrik ez, Olariagan ere egiten dute sagardoa. Aurten, gainera, barra-barra egin dute bertan.
Argazkiak
Sagardoa ogibide
Iñaki Begiristain, berriz, Ikaztegietako Begiristain sagardotegiko arduraduna da. Txotx garaian bakarrik irekitzen dute sagardotegia, eta lan izugarria ematen duela dio. “ A s t ele h e n e tik la r u n b a t e r a iz a t e n d u g u ir e kit a, e t a t x o t x g a r aia g a r ai in d a r t s u e n a d e n e z, la n a e git e a t o k a t z e n z aig u. G o g o r r a e git e n d a a s k o t a n ” , aitortu digu. Astean zehar afariak soilik ematen dituzte eta ostegunetik zapatura baita bazkariak ere. “ G u k s a g a r d o a b e r t a n e git e n d u g u, e t a h o r r e k e r e ald a t u e git e n dit u g a u z a k ” . Aurten izango duten sagardo guztia bertako sagarrekin egindakoa izango da. “ S a g a r r a k e s k a s d a bilt z a n e a n k a n p o tik e r e e k a r ri iz a n d u g u, b ain a a u r t e n d e n a b e r t a k o a d a, z o rio n e z ” , esan du.
Maria Luisa Urrestarazu idiazabaldarrak Zerainen dauka sagardotegia. Oiharte nekazalturismo-etxean bertan sagardotegitxoa ere badaukate, eta sagardo garaian, gehienetan, beteta izan ohi da. Aritz Eguren, semea, izaten du Maria Luisak lankide.
Tegitik tegira
Sagardoa, gustatu egin behar da. Eta gustatzen ez zaionik gutxi da mundu honetan. Sagardo garaian batzuek sagardo pixka bat
edaten dute. Beste askok gozatu egiten dute. “ S a g a r d o t e gie t a n iz a t e n d e n gir o a d a d e n b o r aldik o g a u z a rik p olit e n a ” , dio Mujikaneko Xanti Alberdik. Bera koadrilarekin batera astero joaten da, normalean, sagardotegira. “ B ain a a s t ele h e n, a s t e a r t e e d o a s t e a z k e n e t a n iz a t e n d a gir o rik o n e n a ”, dio. A s t e a r t e a a u k e r a t z e n d u t e g e hie n e t a n elk a r t u e t a a f alt z e r a jo a t e k o. “ B e n e t a k o gir o a e z a g u t z e k o a s t e a n z e h a r jo a n b e h a r d a, e z a s t e b u r u e t a n … ”. Asteburutan gazte jende ugari egoten omen da eta askok ez omen dute euren burua zaintzen. Hori, beraien ustetan, ez da sagardotegiko giroa. Koadrilan elkartu eta, lasai-lasai, mahairen bueltan kontu batzuk esaten egotea, hori omen da sagardo giroa. Baina bakoitzari zer gustatzen zaion, orduan joaten omen gara…