Sagardoaren lurraldea

Arkaitz Apalategi ataundarrak irabazi du Igartubeiti baserriko argazki rallya

Descripción

OSTADAR MENDI TALDEAREN LEHIAKETAKO LEHEN SARIA , BERRIZ, LUIS FRANCISCO LLAVORIRENTZAT IZAN DA

fotografía caserio museo igartubeiti concurso museo premiado

Ficha

  • Autor: A.Z.
  • Fuente: Noticias de Gipuzkoa
  • Fecha: 2008-11-30
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-009287

Texto completo

Atzo eguerdian Igartubeiti baserriko argazki digital lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen. Lehen saria Arkaitz Apalategi ataundarrak irabazi du, bigarrena Carlos Mediavilla urretxuarrak eta hirugarrena Ezkio-Itsasoko Ainhoa Mendizabalek.
Ekitaldi hau Sagardo Astearen barne antolatu zen, Astigarragako Sagardoetxearen eta Legazpiko Ikatza argazki taldearen laguntzaz. 13 lagunek parte hartu zuten eta epaile lanak Xabi Otero argazkilari ezagunak egin ditu.
Apalategik 150 euro jaso ditu, Mari Jose Telleria alkatearen eskutik; Mediavillak 120 euro, Sagardoetxeako Leire Alkortaren eskutik; eta Mendizabalek 100 euro, Ai-tziber Etxezarreta zinegotziaren eskutik. Baserriko produktuak ere eman zaizkie. Sari banaketa ekitaldiaren ondoren lehiaketara aurkeztutako lanak proiektatu ziren eta luncha eskaini zen. Gainera, argazkiak ikusgai jarri dira.
Atzokoa ez da egunotan eskualdean izan den sari banaketa bakarra. Ostiral gauean Ostadar mendi taldearen argazki lehiaketako sariak banatu ziren Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Aurten sekula baino lan gehiago aurkeztu dira eta horietako batzuk oso urrutitik bidali dituzte, gainera.
Sei sari banatu dira, guztira 1.400 euro. Bildumarik onenari saria Luis Francisco Llavori zumaiarrak irabazi du, bigarren bildumarik onenari dagokiona Logroñoko Angel Benitok eta hirugarrenari dagokiona Orozkoko Gaizka Bilbaok.
Herriko bildumarik onenari saria Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du. Horretaz gain, Xabier Ormazabal Saria eman da: alpinismoaren izpiritua hobe islatu duen argazkilaria Carlos Hernandez gasteiztarra da. >A.Z.